Kostaldean | 2017ko Maiatzaren 25a

Hendaian, mediatekak 25 urte

Hendaiako mediatekak ospatu ditu bere 25 urteak. Sail baliosa derama. Bada hor zernahi irakurketaren egiteko parada, ttipi eta handientzat.

Hendaiako mediatekak ospatu ditu bere 25 urteak. Sail baliosa derama. Bada hor zernahi irakurketaren egiteko parada, ttipi eta handientzat. Badira ere urte guzian erakusketa interesgarri batzu eta ere arraskata polita ukaiten duten tailerrak. Mediatekaz arduratzen direneri Kotte Ecenarro auzapezak egin daizkiote kunplimenduak. Aste huntan hain xuxen, larunbatean, arratsaldeko 5-etarik goiti, hitzordu berezi bat izanen da, Blindtest quizz musikala muntatzen baitute, zernahi joko eta dantza, ostatua ere ba han berean eta besteak beste pintxoak jateko, Lanetik Egina elkartea partzuer... Bestalde, maiatzaren 30-etik ekainaren 10-a arte izanen da erakusketa bat Haize-Hegoa elkarteko margolari tailerretan egiten den lana denen bixtan ezarriz...

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3402. zbk

Ama guziei besta on!

HERRIA

Gure Hitza | 2017/05/25

Jendarte ala gizarte?

Peio Jorajuria

Emmanuel Macron Frantziako lehendakari berriak "gizartea" onera ala txarrera inarrosiko duenez genuen berrikitako lagunarteko solasa.

Emmanuel Macron Frantziako lehendakari berriak "gizartea" onera ala txarrera inarrosiko duenez genuen berrikitako lagunarteko solasa. Aski laster, "gizartea" hitza bera genuela hizpide, ez ote den "jendarte" hitza egokiagoa. Alabaina, batzuk diote hitz "sexistak" baztertu behar direla. Eta "gizarte" hitza, horietarik daukate. Azken urte hautan, mugimendu feministek bereziki bultzaturik, gero-eta maizago "jendarte" erraiten eta idazten da, "gizarte" hitzaren ordez, "société" adieraztekoan. Eta astekari honetan ere kanbiamen horrek bide egiten ari du. Gure aldetik, izan jendarte ala gizarte, bakoitzaren idazmoldea errespetatzen dugu kazeta hau moldatzerakoan. Errespetatzen, bai, baina gogoeta bide zaigu halere, ea bi hitz horiek zinez gauza bera erran nahi duten ala ez.

Duela zenbait denbora, Dionisio Amundarain lazkaotarrak bere iritzi edo ikusmoldea helarazi zaigun bi hitz horien erran-nahiaz. Eta balin bada norbait euskara ongi menperatzen duenik, lazkaotarra horietarik...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE | tel: 05 59 25 62 85 | herria@wanadoo.fr

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016