Herriz Herri - Aiherra (NB) | 2017ko Maiatzaren 25a

Herriko pestak hurbiltzen ari eta etxe inguruak hasiak

Herriko pestak ekainaren 16, 17, 18 eta 19an iraganen dira aurten, hots hiru asteren buruan.

Herriko pestak ekainaren 16, 17, 18 eta 19an iraganen dira aurten, hots hiru asteren buruan. Programa xeheki ez dugu oraino ukana, baina dakiguna da ortzirale arratsarekin, 17 herritar gaztek prestatu antzerkia Denen Etxean emanen dutela, eta igande arratsaldearekin, artzain xakur txapelketa, Elixaldeiko landan antolatuko dutela. Ondoko astean, antzerkiaz gehiago erranen dauzuegu. Anartean, komiteko gazteak etxez etxe eske egiten hasiak baitira, ongi etorri hoberenaren egitea galdatua zauku.

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3402. zbk

Ama guziei besta on!

HERRIA

Gure Hitza | 2017/05/25

Jendarte ala gizarte?

Peio Jorajuria

Emmanuel Macron Frantziako lehendakari berriak "gizartea" onera ala txarrera inarrosiko duenez genuen berrikitako lagunarteko solasa.

Emmanuel Macron Frantziako lehendakari berriak "gizartea" onera ala txarrera inarrosiko duenez genuen berrikitako lagunarteko solasa. Aski laster, "gizartea" hitza bera genuela hizpide, ez ote den "jendarte" hitza egokiagoa. Alabaina, batzuk diote hitz "sexistak" baztertu behar direla. Eta "gizarte" hitza, horietarik daukate. Azken urte hautan, mugimendu feministek bereziki bultzaturik, gero-eta maizago "jendarte" erraiten eta idazten da, "gizarte" hitzaren ordez, "société" adieraztekoan. Eta astekari honetan ere kanbiamen horrek bide egiten ari du. Gure aldetik, izan jendarte ala gizarte, bakoitzaren idazmoldea errespetatzen dugu kazeta hau moldatzerakoan. Errespetatzen, bai, baina gogoeta bide zaigu halere, ea bi hitz horiek zinez gauza bera erran nahi duten ala ez.

Duela zenbait denbora, Dionisio Amundarain lazkaotarrak bere iritzi edo ikusmoldea helarazi zaigun bi hitz horien erran-nahiaz. Eta balin bada norbait euskara ongi menperatzen duenik, lazkaotarra horietarik...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE | tel: 05 59 25 62 85 | herria@wanadoo.fr

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016