Herriz Herri - Sara (L) | 2017ko Maiatzaren 25a

Lapurdiko haur kantu xapelketa

Sarako polikiroldegia jendez bete da 200 haur kantariz gora entzuteko (39 kantu orotara). Huna saristatuak.

Sarako polikiroldegia jendez bete da 200 haur kantariz gora entzuteko (39 kantu orotara). Huna saristatuak.

6-11 urte, bakarka 1- Hegoa Negueloua (Senpere), 2- Uhaina Lizarazu; bikoteka 1- Beti Binaka; taldeka 1- Kilimak, 2- Ezpeletako eskola publikoa; sari bereziak: interpretazioarena Mathias Bidart, ahotsarena Ihin tza Lavigne.

12-15 urte, bakarka 1- Leire Hacala, 2- Eloïse Sallaberry; bikoteka 1- Hiru eleak, 2- Sühitiak; taldeka 1- Urruñako gazteak, 2- Haizegoa ttiki; sari bereziak: ahots hutsezkoa Camille Vincent-Marie Pichon, musikari-kantariarena Maina Ortiz, interpretazioarena Patxi Lampre. Ekainaren 3an Bilbon iraganen den Euskal Herriko À¯'¬' nalerako sailkatuak dira Kilimak, Leire Hacala, Hegoa Negueloua eta Eloïse Sallaberry.

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

Herriz Herri - Sara (L) | 2017/05/25

Trinketa

Ganex

Trinketeko jabe berriak, ezkerretik Luc, Elodie eta Patrick
Trinketeko%20jabe%20berriak_%20ezkerretik%20Luc_%20Elodie%20eta%20Patrick

Jabeak saindatu dira, Patrick Etchegaray Saratarrak, Elodie Barbier eta Luc Labruquere Baiona ingurukoek hartu dute, gazteak dira, 30-35 urte.

Irakurri segida

3402. zbk

Ama guziei besta on!

HERRIA

Gure Hitza | 2017/05/25

Jendarte ala gizarte?

Peio Jorajuria

Emmanuel Macron Frantziako lehendakari berriak "gizartea" onera ala txarrera inarrosiko duenez genuen berrikitako lagunarteko solasa.

Emmanuel Macron Frantziako lehendakari berriak "gizartea" onera ala txarrera inarrosiko duenez genuen berrikitako lagunarteko solasa. Aski laster, "gizartea" hitza bera genuela hizpide, ez ote den "jendarte" hitza egokiagoa. Alabaina, batzuk diote hitz "sexistak" baztertu behar direla. Eta "gizarte" hitza, horietarik daukate. Azken urte hautan, mugimendu feministek bereziki bultzaturik, gero-eta maizago "jendarte" erraiten eta idazten da, "gizarte" hitzaren ordez, "société" adieraztekoan. Eta astekari honetan ere kanbiamen horrek bide egiten ari du. Gure aldetik, izan jendarte ala gizarte, bakoitzaren idazmoldea errespetatzen dugu kazeta hau moldatzerakoan. Errespetatzen, bai, baina gogoeta bide zaigu halere, ea bi hitz horiek zinez gauza bera erran nahi duten ala ez.

Duela zenbait denbora, Dionisio Amundarain lazkaotarrak bere iritzi edo ikusmoldea helarazi zaigun bi hitz horien erran-nahiaz. Eta balin bada norbait euskara ongi menperatzen duenik, lazkaotarra horietarik...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE | tel: 05 59 25 62 85 | herria@wanadoo.fr

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016