Euskal diaspora | 2017ko Maiatzaren 25a

Bordeleko Euskal Etxea bere 70 urteak ari da ospatzen, zorionak!

Joseba Etxarri

Aste huntako ortziraletik heldu den asteko igandera artio gisa berezi batez ospatuko ditu bere 70 urteak Bordeleko Euskal Etxeak.

BORDELE, FRANTZIA

Aste huntako ortziraletik heldu den asteko igandera artio gisa berezi batez ospatuko ditu bere 70 urteak Bordeleko Euskal Etxeak. "Basque attitude" (euskal jarrera) izenburupean, bazkideak, lagunak eta jendea oro komitatzen dute partzuer izatera eta Bordeleko euskaldunen bozkarioa partekatzera. Urtebetetzea ospatzeko antolatu dituzte, besteak beste, musika animazioak, gastronomia ekitaldiak, euskal mozkinen erakustaldiak... Hiriko Munich Plazan, ekainaren 2tik 4ra, sagarnoa Euskal Herriko manera berezian dastatzeko, Txotx lekua ezarriko dute, sagarnoa eta sagarnotegi menua eskainirik, Baionako ikastolako kideek taloak eginen dituzte eta pintxoak izanen dira dastagai, hori guzia musikaz, koralez, txarangaz eta euskal kirol erakustaldiez...

Horren guziaren hastapena ortzirale huntan izanen da, 17 orenetan besten irekitze oÀ¯'¬' ziala eginen baita, bandarekin eta Euskal Etxeko Bestalariak koralarekin, euskal egoitzan, segidan Etxekoak ere ari izanik. Hori eta gero Euskal Etxeko stand-ak animazioak ukanen ditu egun guziz, musika eta kantua, eta gastronomia tartekatuz partikularzki. Asteburuan azkartuko dira ekitaldiak ekainaren 4a artino. Baina Euskal Etxean ezarri standaz gain, Munich Plazako euskal stand-a ere biziki lanpetua ibiliko da. Hor, estreinaldia heldu den asteko ortzegunarekin izanen da, ekainaren 2an, eguerdiz, ondoren arrastiri eta iluntzean kantua eta sagarnotegi afaria eginen direlarik. Larunbatean, eguerditik goiti, Dantz'Erroak, euskal kirolak, Dantza Piko eta Skasti taldearen kontzertua eginen dira. Igandearekin, berriz, Balea Irrintzi, euskal bazkaria, Gazteria dantzariak, euskal kirolak eta Anaitasuna eta Eguzki Lore koralak, bestari 20ak irian azken agurra emaiteko.

Baina Bordeleko euskal jatetxeek ez dute kanpo geratu nahi izan eta pintxoak eta euskal mokaduak zerbitzatuko dituzte egunotan Bordeleko Euskal Etxearen 70 urteen bestarekin bat egiteko. Pintxoak hunako lekuetan atxemanen dira: Chai deZ'Amis, Chez Fred, Chico Loco, Maison d'Ausone eta Wine Lounge-n, 5 eurona. Eta euskal bazkariak zerbitzatuko dira (1618 eurotan) Chai deZ'Amis-en, Etche Onan, La Belle Rose-n, La Pie Colette-n, Le Grat-en eta Napoleon II-n. Xantza ederra Bordelera inguratzeko eta bozkarioa Bordaleko Euskal Etxekoekin partekatzeko! Programa osoa, Euskaletxea.org-en.

PAUEKO BERRI

Paueko Euskal Etxeak 50 urte bete berri dituela eta, heieri ere zorionak eta agiantza onenak igortzen dizkiegu. Argazki onak bildutakoan aipatuko dugu heien besta ere xoko huntan. Seguruenik Bordeleko adiskideekin bat eginik atxemanen ditugu Lagunt eta Maitako lagunak heldu diren bi asteburu hauetan. Biba gure euskal etxeak!

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3402. zbk

Ama guziei besta on!

HERRIA

Gure Hitza | 2017/05/25

Jendarte ala gizarte?

Peio Jorajuria

Emmanuel Macron Frantziako lehendakari berriak "gizartea" onera ala txarrera inarrosiko duenez genuen berrikitako lagunarteko solasa.

Emmanuel Macron Frantziako lehendakari berriak "gizartea" onera ala txarrera inarrosiko duenez genuen berrikitako lagunarteko solasa. Aski laster, "gizartea" hitza bera genuela hizpide, ez ote den "jendarte" hitza egokiagoa. Alabaina, batzuk diote hitz "sexistak" baztertu behar direla. Eta "gizarte" hitza, horietarik daukate. Azken urte hautan, mugimendu feministek bereziki bultzaturik, gero-eta maizago "jendarte" erraiten eta idazten da, "gizarte" hitzaren ordez, "société" adieraztekoan. Eta astekari honetan ere kanbiamen horrek bide egiten ari du. Gure aldetik, izan jendarte ala gizarte, bakoitzaren idazmoldea errespetatzen dugu kazeta hau moldatzerakoan. Errespetatzen, bai, baina gogoeta bide zaigu halere, ea bi hitz horiek zinez gauza bera erran nahi duten ala ez.

Duela zenbait denbora, Dionisio Amundarain lazkaotarrak bere iritzi edo ikusmoldea helarazi zaigun bi hitz horien erran-nahiaz. Eta balin bada norbait euskara ongi menperatzen duenik, lazkaotarra horietarik...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE | tel: 05 59 25 62 85 | herria@wanadoo.fr

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016