Herriz Herri - Baigorri (NB) | 2017ko Maiatzaren 25a

Lehen komunionea

Lehen Komunioneko haurrak
Lehen%20Komunioneko%20haurrak

Joan den igandean, Artzain Ona parropiako 19 haurrek egin dute lehen komunionea.

Joan den igandean, Artzain Ona parropiako 19 haurrek egin dute lehen komunionea. Jeanine, Annie, Marie Christine eta Patricia katixima egileek ongi prestatuak zituzten eta hauen laguntzarekin elizkizun kartsua, kantatua eta jendetsua izan da.

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

Herriz Herri - Baigorri (NB) | 2017/05/25

Dolu

Joan den ibiakoitzean, bere azken egoitzara segitu dugu Juanito Aroztegui, 83 urtetan zendua. Arizkunen sortua, 1972an jin zen familiarekin Baigorrira bizitzera. Hiru seme eta bi alaben aita, lauza-harrobietan lan egin du erretira hartu arte. Gizon ixila eta langilea, gaztetan kirolaria ere zen bai lasterka eta bai pilotan. Doluan den familiari doatzi gure dolumin zintzoenak.

...

Irakurri segida

3402. zbk

Ama guziei besta on!

HERRIA

Gure Hitza | 2017/05/25

Jendarte ala gizarte?

Peio Jorajuria

Emmanuel Macron Frantziako lehendakari berriak "gizartea" onera ala txarrera inarrosiko duenez genuen berrikitako lagunarteko solasa.

Emmanuel Macron Frantziako lehendakari berriak "gizartea" onera ala txarrera inarrosiko duenez genuen berrikitako lagunarteko solasa. Aski laster, "gizartea" hitza bera genuela hizpide, ez ote den "jendarte" hitza egokiagoa. Alabaina, batzuk diote hitz "sexistak" baztertu behar direla. Eta "gizarte" hitza, horietarik daukate. Azken urte hautan, mugimendu feministek bereziki bultzaturik, gero-eta maizago "jendarte" erraiten eta idazten da, "gizarte" hitzaren ordez, "société" adieraztekoan. Eta astekari honetan ere kanbiamen horrek bide egiten ari du. Gure aldetik, izan jendarte ala gizarte, bakoitzaren idazmoldea errespetatzen dugu kazeta hau moldatzerakoan. Errespetatzen, bai, baina gogoeta bide zaigu halere, ea bi hitz horiek zinez gauza bera erran nahi duten ala ez.

Duela zenbait denbora, Dionisio Amundarain lazkaotarrak bere iritzi edo ikusmoldea helarazi zaigun bi hitz horien erran-nahiaz. Eta balin bada norbait euskara ongi menperatzen duenik, lazkaotarra horietarik...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE | tel: 05 59 25 62 85 | herria@wanadoo.fr

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016