Herriz Herri - Donamartiri (NB) | 2017ko Maiatzaren 25a

Heriotze

1962ko ekainean bere lehen meza ema zuen elizan eginak izan dira Laurent Pochelu Agerreko apezaren ehorzketak maiatzaren 13an. Laurent Hazparneko San Josep lizeoan egon zen erakasle eta zuzendari, gero erretor Mithiriñan, Donapaleun, Arruta-Sarrikotan, Martxutan, Baigurako Jondoni Jakobe parropian (Irisarri, Suhuskune, Ortzaize, Arrosa, Bidarrai), apez laguntzaile Garazin eta azkenik Maulen. 2016ko irailean erretiratua zen Kanboko Arditeia etxerat, merexitua zuen pausuaren hartzeko. Euskal Herriko xoko guziak kurrituak artzain onaren gisa, Laurent zure ehortz mezan sartzeko kantua artzain ona "mortuz mortu dabila" dugu denek ozenki kantatu. Meza emaile Joachim Jauregui, apezpikua ezin etorriz, ondoan zituela Dominique Errecart, Frantses Dardan parropiako erretora, eta Robert Mendiburu, herriko seme apeza, aldare aitzinean beste 28 apez. Prediku alkitik Jean-Pierre Etcheverry apezak erran du nor zen zinez Laurent, apez bihotz zabalekoa, laborantxa munduari atxikia, nahi zuela gaztek formakuntza bat ukan zezaten. Laurent, zuk hain maite zinuen Donamartirin, Agerrea etxaldea bide onean dukezu. Zure iloba ttipiek zoin kartsuki eta amultsuki irakurtu dituzten irakurgai eta fededun otoitzak, bai euskaraz eta erdaraz! Pausa zaitela, Laurent, betiko zorionean zure aitamen, Jean eta Xemartin haurrideen ondoan. Doluminak.

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3402. zbk

Ama guziei besta on!

HERRIA

Gure Hitza | 2017/05/25

Jendarte ala gizarte?

Peio Jorajuria

Emmanuel Macron Frantziako lehendakari berriak "gizartea" onera ala txarrera inarrosiko duenez genuen berrikitako lagunarteko solasa.

Emmanuel Macron Frantziako lehendakari berriak "gizartea" onera ala txarrera inarrosiko duenez genuen berrikitako lagunarteko solasa. Aski laster, "gizartea" hitza bera genuela hizpide, ez ote den "jendarte" hitza egokiagoa. Alabaina, batzuk diote hitz "sexistak" baztertu behar direla. Eta "gizarte" hitza, horietarik daukate. Azken urte hautan, mugimendu feministek bereziki bultzaturik, gero-eta maizago "jendarte" erraiten eta idazten da, "gizarte" hitzaren ordez, "société" adieraztekoan. Eta astekari honetan ere kanbiamen horrek bide egiten ari du. Gure aldetik, izan jendarte ala gizarte, bakoitzaren idazmoldea errespetatzen dugu kazeta hau moldatzerakoan. Errespetatzen, bai, baina gogoeta bide zaigu halere, ea bi hitz horiek zinez gauza bera erran nahi duten ala ez.

Duela zenbait denbora, Dionisio Amundarain lazkaotarrak bere iritzi edo ikusmoldea helarazi zaigun bi hitz horien erran-nahiaz. Eta balin bada norbait euskara ongi menperatzen duenik, lazkaotarra horietarik...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE | tel: 05 59 25 62 85 | herria@wanadoo.fr

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016