Hegoaldean | 2017ko Maiatzaren 25a
Bizkaian
Bilboko ikur frankista ezagunenetako bati denbora guti gelditzen zaio agerian egoteko.
Bilboko ikur frankista ezagunenetako bati denbora guti gelditzen zaio agerian egoteko. Espainiako Ogasun Ministerioak Moiua plazan duen eraikinak arrano frankista du, eta aspalditik egina da hura kentzeko galdea. Lan horretan hasia da, preseski, Gurtek enpresa, eta maiatzaren 22an ezarri ditu aldamioak. Hala ere, ikurra bera heldu den astean kendu behar lukete, oraingo ustez. Lanaren hondakinak biltzeko edukiontziarendako baimena ekainaren 1etik uztailaren 27ra artekoa da. Ondorioz, lanek luzaz iraunen dutela pentsa daiteke. Arranoaren burua, hegalak, zangoak eta koroa kendu behar ditu Espainiak Memoria Historikoaren Legea betetzeko. Lege hori duela hamar urtekoa da. Orotara, 340 metro koadrotan egin beharko dute lan Gurtekeko langileek, frontoi osoa eta hegala garbitu eta iraizgaitz bihurtu beharko dituztelako. 136.500 euroko aurrekontua du lanak. 1954. urtekoa da Moiua plazako ikur frankista hori. Berriki, hiru urte lehenagoko bertze bat kentzeko gisa bereko lan bat egin du Iruñean Nafarroako Gobernuak.