Herriz Herri - Itsasu (L) | 2017ko Maiatzaren 25a

Gerezi Kofradiaren Besta

Asteburu huntan iraganen da Gerezi Kofradiaren urteko besta handia.

Asteburu huntan iraganen da Gerezi Kofradiaren urteko besta handia. 11. edizioa izanen da aurtengoa. Ospakizunak hasiko dira ostiral arratsean, maiatzaren 26an beraz: David Olaizola herriko semeak kontzertu bat eskainiko du Kanboko elizan bere Lagunekin (Les Compagnons) 20.30etan. Sartzea 15 euro. Larunbatean izanen da euskal biskotxa edo pastiza lehiaketa, Itsasuko gereziarekin egina: goizeko 11 orenetan parte hartu nahi dutenek behar dituzte beren biskotxak ekarri Sanoki gelarat, eta 19:00etan agertua izanen da emaitza. 15:00etan eginen da Kanboko Xokolategiko Museoaren bisita. Eta 20:00etan izanen da afaria, Ahopean taldeak animaturik. Izenak aitzinerat eman behar dira (tel: 05 59 29 74 85). Afari saria 22 euro. Igandean, maiatzaren 28an, goizeko 8:30etan ongi etorria egina izanen zaiote Kofradieri eliza inguruan. 11 orenetan meza, eta ondotik, tokian berean, Tronuratze ospakizuna. Ondotik aperitifa, eta Kofradien bazkaria 13:30etan Alzuetan, Ahopean taldeak animaturik.

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3402. zbk

Ama guziei besta on!

HERRIA

Gure Hitza | 2017/05/25

Jendarte ala gizarte?

Peio Jorajuria

Emmanuel Macron Frantziako lehendakari berriak "gizartea" onera ala txarrera inarrosiko duenez genuen berrikitako lagunarteko solasa.

Emmanuel Macron Frantziako lehendakari berriak "gizartea" onera ala txarrera inarrosiko duenez genuen berrikitako lagunarteko solasa. Aski laster, "gizartea" hitza bera genuela hizpide, ez ote den "jendarte" hitza egokiagoa. Alabaina, batzuk diote hitz "sexistak" baztertu behar direla. Eta "gizarte" hitza, horietarik daukate. Azken urte hautan, mugimendu feministek bereziki bultzaturik, gero-eta maizago "jendarte" erraiten eta idazten da, "gizarte" hitzaren ordez, "société" adieraztekoan. Eta astekari honetan ere kanbiamen horrek bide egiten ari du. Gure aldetik, izan jendarte ala gizarte, bakoitzaren idazmoldea errespetatzen dugu kazeta hau moldatzerakoan. Errespetatzen, bai, baina gogoeta bide zaigu halere, ea bi hitz horiek zinez gauza bera erran nahi duten ala ez.

Duela zenbait denbora, Dionisio Amundarain lazkaotarrak bere iritzi edo ikusmoldea helarazi zaigun bi hitz horien erran-nahiaz. Eta balin bada norbait euskara ongi menperatzen duenik, lazkaotarra horietarik...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE | tel: 05 59 25 62 85 | herria@wanadoo.fr

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016