Herriz Herri - Makea (L) | 2017ko Maiatzaren 25a

Hauteskundeak

P.U.

Hauteskundeak

Bai, badakigu geroa gazteen eskuetan utzi behar dugula, eta jada badakigu, ba Anita Lopepe eta ba Eric Etxart ez direla ttonttoak, bai eta ukan dohainak jada ongi baliatzen dituztela eta, segur, elkarte eta herri osoaren berrikuntza esku onetan izanen dela!

Bai, badakigu geroa gazteen eskuetan utzi behar dugula, eta jada badakigu, ba Anita Lopepe eta ba Eric Etxart ez direla ttonttoak, bai eta ukan dohainak jada ongi baliatzen dituztela eta, segur, elkarte eta herri osoaren berrikuntza esku onetan izanen dela! Beraz, Eric hurbileko xoriak eta hunen gidari den Anitak badakite gure mintzairaren ongi ahozkatzen eta bai, bai eta bai, besteak mendratu gabe, duten izaiteari leial egoiten eta herritar guzien onetan lan on egiteko gai dira. Beraz, bozka, bozka EH-BAI ekainaren 11n eta 18an gure bikote sano eta gaztearen alde! Hau zen Mixel Bergouignan-en nahia.

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3402. zbk

Ama guziei besta on!

HERRIA

Gure Hitza | 2017/05/25

Jendarte ala gizarte?

Peio Jorajuria

Emmanuel Macron Frantziako lehendakari berriak "gizartea" onera ala txarrera inarrosiko duenez genuen berrikitako lagunarteko solasa.

Emmanuel Macron Frantziako lehendakari berriak "gizartea" onera ala txarrera inarrosiko duenez genuen berrikitako lagunarteko solasa. Aski laster, "gizartea" hitza bera genuela hizpide, ez ote den "jendarte" hitza egokiagoa. Alabaina, batzuk diote hitz "sexistak" baztertu behar direla. Eta "gizarte" hitza, horietarik daukate. Azken urte hautan, mugimendu feministek bereziki bultzaturik, gero-eta maizago "jendarte" erraiten eta idazten da, "gizarte" hitzaren ordez, "société" adieraztekoan. Eta astekari honetan ere kanbiamen horrek bide egiten ari du. Gure aldetik, izan jendarte ala gizarte, bakoitzaren idazmoldea errespetatzen dugu kazeta hau moldatzerakoan. Errespetatzen, bai, baina gogoeta bide zaigu halere, ea bi hitz horiek zinez gauza bera erran nahi duten ala ez.

Duela zenbait denbora, Dionisio Amundarain lazkaotarrak bere iritzi edo ikusmoldea helarazi zaigun bi hitz horien erran-nahiaz. Eta balin bada norbait euskara ongi menperatzen duenik, lazkaotarra horietarik...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE | tel: 05 59 25 62 85 | herria@wanadoo.fr

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016