Herriz Herri - Samatze (NB) | 2017ko Maiatzaren 25a
Abisu
Ganex
Maiatzaren 26an, ortziralez, arratseko 9etan elizan kantaldia "Saiberri" taldearekin, sarrera 5€, urririk 16 urte arte.
Maiatzaren 26an, ortziralez, arratseko 9etan elizan kantaldia "Saiberri" taldearekin, sarrera 5€, urririk 16 urte arte. 27an eta 28an "USOPOP" festibala Lizarrietan arratsaldeko 4etatik goiti: Totorro, Petit Fantôme, Paxkal Irigoien & Kortsumo orkestra, Bigott, dantzak eta animazioa haurrentzat, 9€, erreserbatu: https.//www.usopop.com/. 30ean, asteartez, elizan arratseko 9etan euskal kantuak "Goraki" taldearekin. 31n, asteaz kenez, 9:00-12:30 hitzordua Sarako turismo bulegoaren aitzinean, ibilaldi gidatua: FagoMuga & kontrabandista; erreserbatu Sarako turismo bulegoan 05/59/54/20/14, helduek 12€, haurrek 12 urte arte 5€. Beti Gazte elkarteak antolatzen du bazkari bat errearoaren 10ean, larunbatez (12:30), "Les Trois Fontaines" jatetxean, erretretatu guziak gomit dira bazkari hortarat memento goxo bat elgarrekin pasatzeko, hortako zuen izenak eman behar dituzue deituz: Jeannot Etcheverrigaray 05/59/54/21/34 edo Colette Ayez 05/59/54/22/23 errearoaren 6a aitzin. Lehendakariaren partez eskerrak deneri.