Mundu zabalean | 2017ko Maiatzaren 25a

Europa-Erresuma Batuaren banaketa negoziaketa

M.L.

Aldi bat baino gehiagotan dorpeak izan ziren solasak Erresuma Batua eta Euro-Batasunaren artean.

Aldi bat baino gehiagotan dorpeak izan ziren solasak Erresuma Batua eta Euro-Batasunaren artean. Britainiarrak maiz pleini baitziren Europari ekartzen zioten guzia ez zutela harenganik errekuperatzen, beraz gostatzen ziotela gehiago Europa barnean egoitea. Geroztik, 1992an À¯'¬'nkatu zirelarik euro-moneta onartuko zuten estatuak, Britainiarrek burua gorarik ezetz erran zuten, haiek beren libera atxiki nahi zutela. Atxikia dute eta horri esker joko bikoitza egin dute orain arte: Euro-Batasunean izana baliatu harreman ekonomikoetan. Britainiarren bidez dira Europara zuzenean sartu osteka Britainiarren munduko erakundeko ekoizkinak. Hala nola Europan brauki saltzen da Australiako bildotsa, euro merkatuan sartzen dena zentimo bat tatsa pagatu gabe. Ordea ixtante urtea eginen du Britainiarrek Brexit delakoa bozkatua dutela. Orain etorria da Euro-Batasunetik ateratzearen gauzatzeko mementoa. Hain zuzen lan handiak dituzte banaketa horren negoziaketak hasterakoan. Apiril honetan Europako Jean-Claude Juncker eta Michel Barnier negoziatzaileak Erresuma Batura egin duten bisitaldia franko hotza izan da, eta ez bakarrik Britainiako lano lodia eta haize freskoarengatik. Alde bakoitzak bere exijentziak mahai gainean tartalahara pausatu ditu. Hots, hi bahiz eta ni banuk. Michel Barnier mintzatu da Europako 27 estatuen izenean, bi aldiz mahaia ukondoz jo du. Beharko dutela Britainiarrek 2014-2020 denboraldiarentzat hartua zuten À¯'¬'nantza engaiamendua zorrozki bete. OÀ¯'¬'zialki ez du zifrarik eman, baina adituek uste dute 60-70 miliar euro beharko dituztela Britainiarrek Europari eman. Bigarrenik, Ingalaterran bizi diren hiru milioi Europarren bizi eta lan baldintzak zaintzerat fermuki engaiatu behar duela Erresuma Batuak. Gisa batez, Britainiarrek kanpotarretan Europarren kategoria juridiko berezi bat sortu behar dutela, beste kanpotarrek baino baldintza hobeak izanen dituena. Hirugarren elementua: lehen bi puntuak pikoan eman eta bakarrik hasiko direla Euro-Batasuna eta Erresuma Batuaren arteko negoziaketa komertzialak. Theresa May Erresuma Batuko buruak hain zuzen hirugarren puntu horretatik ditu negoziaketak abiatu nahi. Europak lehenesten dituen bi puntuak gero aztertuko direla. Hots, ekonomiako munduak lehen bai lehen jakin behar duela zein izanen diren joko berriaren baldintzak. Bestalde Britainiar buruak zazpi ahaleginak egiten ditu beste bi dosier ez uzteko negoziaketako aipagaietan sartzera. Gibraltar ugartea eta Ipar Irlanda. Gibraltar kontua zuzenean negoziatzen hasia dute Britainiarrek Espainiarekin. Hauek ongi ikusi dute Erresuma Batuko gehiengoa Europatik ateratzearen alde mintzatu baldin bada, Gibraltardarrak ateratzearen kontra mintzatu direla gehiengo nasaiarekin. Irlandaren kontua ere biziki konplikatua da. Jada iheskada mugimendu txiki bat sentitzen da, zenbait familiek Erresuma Batua uzten dute Irlandan bizitzera joaiteko. Gainera behartuak izanen dira britainiarrrak muga baten ezartzera Irlanda eta Ipar-Irlandaren artean. Lehena Europan gelditzen baita, bestea aldiz ateratzen. Theresa May behartua da ere ekaineko deputatu bozetan bere kontserbadore alderdia aitzinaraztera. Mementoan aburu ikerketek UKIP alderdi eurofoboari sekulako beherakada iragartzen diote, alderdi kontserbadorera itzuliko direa UKIPera ostean joan berriak ziren bozak? Erresuma Batuko buruak deputatu gehiengo azkarrenaren sustenguarekin lan erretxagoa izanen du Europa-Batuarekin negoziatzerakoan.

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3402. zbk

Ama guziei besta on!

HERRIA

Gure Hitza | 2017/05/25

Jendarte ala gizarte?

Peio Jorajuria

Emmanuel Macron Frantziako lehendakari berriak "gizartea" onera ala txarrera inarrosiko duenez genuen berrikitako lagunarteko solasa.

Emmanuel Macron Frantziako lehendakari berriak "gizartea" onera ala txarrera inarrosiko duenez genuen berrikitako lagunarteko solasa. Aski laster, "gizartea" hitza bera genuela hizpide, ez ote den "jendarte" hitza egokiagoa. Alabaina, batzuk diote hitz "sexistak" baztertu behar direla. Eta "gizarte" hitza, horietarik daukate. Azken urte hautan, mugimendu feministek bereziki bultzaturik, gero-eta maizago "jendarte" erraiten eta idazten da, "gizarte" hitzaren ordez, "société" adieraztekoan. Eta astekari honetan ere kanbiamen horrek bide egiten ari du. Gure aldetik, izan jendarte ala gizarte, bakoitzaren idazmoldea errespetatzen dugu kazeta hau moldatzerakoan. Errespetatzen, bai, baina gogoeta bide zaigu halere, ea bi hitz horiek zinez gauza bera erran nahi duten ala ez.

Duela zenbait denbora, Dionisio Amundarain lazkaotarrak bere iritzi edo ikusmoldea helarazi zaigun bi hitz horien erran-nahiaz. Eta balin bada norbait euskara ongi menperatzen duenik, lazkaotarra horietarik...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE | tel: 05 59 25 62 85 | herria@wanadoo.fr

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016