Inbido | 2017ko Maiatzaren 25a
Eliseo jauregia, presidentaren egoitza
Muslaria
Emmanuel Macron president berria plantatu da beraz Pariseko Eliseo jauregi famatuan. Etxetiar bezala, ardietsi duen kargua atxikiko dueno hor egoiten ahal.
Emmanuel Macron president berria plantatu da beraz Pariseko Eliseo jauregi famatuan. Etxetiar bezala, ardietsi duen kargua atxikiko dueno hor egoiten ahal. Etxe hori biziki ederra da eta gisa hartako tokian kokatzen da, Champs-Elysées etorbide paregabearen bazterrean, hektara bat eta erdi baino gehixago hartzen duen parke baten erdian... 1879-ko lege bat berme, Eliseo jauregi hori da Errepublikako presidentaren egoitza. Aspaldiko etxea da, 1718-an hasi ziren eraikitze lanak eta lau urte iraun zuten. Denbora hartan, nehork ez zuen erraiten hain toki arraroa zela jauregi berri baten xutik ezartzeko hola hautatu zutena. Bazen pentze eta baratze zonbait, errepira frango ere ba. Parise ez baitzen oraino hanbat zabaldua, hiribarnetik kanpo bezala ekarria zen eremu hori, Louis-Henri De La Tour d'Auvergne aberats puxantak erosi zuena bestalde zituen ontasun batzu saldurik, arrunt bere gustukoa kausitua zuen leku hortan plantatzeko. Handik hogoita hamar bat urteren buruan hil zen eta erregea zen jabetu Eliseo egoitzaz, han bizi zadien biziki maite omen zuen andere bat. Zer den bestenaz aski bihotz onaren ukaitea eta aski moltsa handia ere ba... Geroztik izan da jabe asko, gora-behera frangoren ondorioz. Napoleon ere han egon zen zonbait urtez. 1848-an, bigarren Errepublikako lehen (eta azken) presidenta, aipatu dugun Napoleon ho rren iloba, Eliseo jauregian plantatu zen, egoitza egokiagorik ez zitakeela. Eta president hori inperadore jarri zenean, Napoleon III izena harturik, han berean segitu zuen. Jin zen gero hirugarren errepublika eta Mac Mahon marexala hautetsi zutenean, Eliseo jauregian egoitea erabaki zuen. Hori 1874-an. Handik sei urteren buruan lege batek zuen argi eta garbi À¯'¬'nkatu Eliseo hori izanen zela presidentaren egoitza... Geroztik beti hala da sei urtez zerratua egonik haatik, 1940-tik 1946-rat, gerlarengatik...