Herriz Herri - Bidarrai (NB) | 2017ko Maiatzaren 25a

Heriotze

Manez Heguy zendu zaiku joan den astean, 92 urtetan. Medikuntzatik erretiratuz geroztik À¢'€'" Castelsarrazin hirian egona zen luzaz À¢'€'" Baionan bizi ziren Francine eta biak. Frangotan gure herrirat etortzen zirela, hain ziren Bidarrairi eta bidarraitarreri atxikiak. Xurrutakoa zen sortzez, zazpi haurridetako gazteena. Bainan doi doia hiru hilabete zituelarik ama zendu zitzaioten. Labruquère andereak zuen bere gain hartu, hau bigarren ama zuela, eta geroztik andere horren etxea zuen Manezek berea. Ortziralean iragan dira ehorzketak kartsutasunean. Penetan diren Francine, bi seme-alaba eta hauen familieri bai eta ahaidego osoari doala hemendik gure atxikimendua. Bertzalde, aitzineko astean Laurent Pochelu donamartiritar apeza ere zendu da, 80 urtetan, minbiziak bereturik. Oroit gira urte batzuk eman zituela gure parropiaren zerbitzuko. Haren familiari ere gure agurrik zintzoenak.

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3402. zbk

Ama guziei besta on!

HERRIA

Gure Hitza | 2017/05/25

Jendarte ala gizarte?

Peio Jorajuria

Emmanuel Macron Frantziako lehendakari berriak "gizartea" onera ala txarrera inarrosiko duenez genuen berrikitako lagunarteko solasa.

Emmanuel Macron Frantziako lehendakari berriak "gizartea" onera ala txarrera inarrosiko duenez genuen berrikitako lagunarteko solasa. Aski laster, "gizartea" hitza bera genuela hizpide, ez ote den "jendarte" hitza egokiagoa. Alabaina, batzuk diote hitz "sexistak" baztertu behar direla. Eta "gizarte" hitza, horietarik daukate. Azken urte hautan, mugimendu feministek bereziki bultzaturik, gero-eta maizago "jendarte" erraiten eta idazten da, "gizarte" hitzaren ordez, "société" adieraztekoan. Eta astekari honetan ere kanbiamen horrek bide egiten ari du. Gure aldetik, izan jendarte ala gizarte, bakoitzaren idazmoldea errespetatzen dugu kazeta hau moldatzerakoan. Errespetatzen, bai, baina gogoeta bide zaigu halere, ea bi hitz horiek zinez gauza bera erran nahi duten ala ez.

Duela zenbait denbora, Dionisio Amundarain lazkaotarrak bere iritzi edo ikusmoldea helarazi zaigun bi hitz horien erran-nahiaz. Eta balin bada norbait euskara ongi menperatzen duenik, lazkaotarra horietarik...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE | tel: 05 59 25 62 85 | herria@wanadoo.fr

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016