Herriz Herri - Azkaine (L) | 2017ko Maiatzaren 25a

Urratsak

Zenbat ta zenbat

Senpereko aintziran

Herri Urratsez.

Urratsez urrats

Egiten da bidea

Euskal Herrian.

Eguneroko

Hainbat urrats ttikiz da

Bizi euskara.

Beti urraska

Iparrorratza berme

Goaz aitzina.

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

Warning: Undefined array key 3 in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-goikoa.php on line 241

Herriz Herri - Azkaine (L) | 2017/05/25

Akordeoi eguna(k)

Ortziralez, maiatzaren 26an, kontzertua arratseko 8etan elizan, Kornelio eskolako ikasleek eskainirik, Iñaki Dieguez eta Iker Telleriaren zuzendaritzapean.

Irakurri segida


Warning: Undefined array key 3 in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-goikoa.php on line 241

Herriz Herri - Azkaine (L) | 2017/05/25

Merkatu

Oroitarazten dut larunbat goiz guziz, uda eta negu, merkatua finkatua dela plazako aterbean.

Irakurri segida

3402. zbk

Ama guziei besta on!

HERRIA

Gure Hitza | 2017/05/25

Jendarte ala gizarte?

Peio Jorajuria

Emmanuel Macron Frantziako lehendakari berriak “gizartea” onera ala txarrera inarrosiko duenez genuen berrikitako lagunarteko solasa.

Emmanuel Macron Frantziako lehendakari berriak “gizartea” onera ala txarrera inarrosiko duenez genuen berrikitako lagunarteko solasa. Aski laster, “gizartea” hitza bera genuela hizpide, ez ote den “jendarte” hitza egokiagoa. Alabaina, batzuk diote hitz “sexistak” baztertu behar direla. Eta “gizarte” hitza, horietarik daukate. Azken urte hautan, mugimendu feministek bereziki bultzaturik, gero-eta maizago “jendarte” erraiten eta idazten da, “gizarte” hitzaren ordez, “société” adieraztekoan. Eta astekari honetan ere kanbiamen horrek bide egiten ari du. Gure aldetik, izan jendarte ala gizarte, bakoitzaren idazmoldea errespetatzen dugu kazeta hau moldatzerakoan. Errespetatzen, bai, baina gogoeta bide zaigu halere, ea bi hitz horiek zinez gauza bera erran nahi duten ala ez.

Duela zenbait denbora, Dionisio Amundarain lazkaotarrak bere iritzi edo ikusmoldea helarazi zaigun bi hitz horien erran-nahiaz. Eta balin bada norbait euskara ongi menperatzen ...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Imprimerie du Labourd - Cazenave bidea, 29 - 64100 BAIONA | tel: 05 59 25 62 85 | Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016