Herriz Herri - Senpere (L) | 2017ko Maiatzaren 25a
Aintzirako bestak larunbatean
Laku inguru huntan, udaberri betean, ekitaldi asko sortzen dira, hala nola duela hilabete bat "Triatlhon" lehiaketa, ondoko astean itsasontzi maketaren txapelketa, nola ez aipa ere Herri Urrats, hau dena azpimarratzeko animazioak ez direla eskas kartier huntan.
Laku inguru huntan, udaberri betean, ekitaldi asko sortzen dira, hala nola duela hilabete bat "Triatlhon" lehiaketa, ondoko astean itsasontzi maketaren txapelketa, nola ez aipa ere Herri Urrats, hau dena azpimarratzeko animazioak ez direla eskas kartier huntan. Alta auzo hunek ere bere bestak antolatzen ditu larunbatean. Gauzak xumeki proposatuak dira, halere programa polita plantan ezarria dute. Arratsaldeko 2 orenetan petanka torneoa, ondotik ostatua zabalik izanen da 7ak eterdietan, zintzur bustitzeak utziko du lekua xerri ttiki jateari, animazio musikalak kantu eta dantza ekarri behar luzke. Aintzirako komiteak eskua deneri zabaltzen du, aukera ezin hobea memento goxo baten pasatzeko. Xehetasun gehiagorentzat deitu Maite 06 86 85 01 38, Séverine 06 87 33 26 69 edo Cathy 06 78 60 28 95.