Azalekoa | 2017ko Ekainaren 15a

Mbanza Ngunguko Gracia Dieudonné Ndongala Madiadia

P.J.

Mbanza%20Ngunguko%20Gracia%20Dieudonne%20Ndongala%20Madiadia

Badu hiru urte eta erdi Ortzaize aldean dagola Gracia Dieudonné Ndongala Madiadia apeza, 2013ko azaroan Kongotik etorririk. Lehen batean hiru urterentzat etorria zen, ondotik bertze hiru urterentzat luzatu du bere engaiamendua.

Badu hiru urte eta erdi Ortzaize aldean dagola Gracia Dieudonné Ndongala Madiadia apeza, 2013ko azaroan Kongotik etorririk. Lehen batean hiru urterentzat etorria zen, ondotik bertze hiru urterentzat luzatu du bere engaiamendua. Ortzaize aldeko Jondoni Jakob parrokiako erretore ezarria izan da, parropkia horretako bost herrien (Suhuskune, Irisarri, Ortzaize, Arrosa eta Bidarrai) zerbitzuko, Arrosan daukala egoitza. Nahi izan dugu hobeki ezagutu eta hiru galde nagusi egin dizkiogu: bere erroak zein diren, zerk deliberarazi duen honat etortzera eta gaur zer ikuspegi daukan Euskal Herriaz.

Kongo leinukoa eta Kikongo hizkuntzakoa

Kongoko Errepublika Demokratikoa biziki handia da eremuz, Frantzia baino bost aldiz handiagoa nonbait han. 26 probintzia baditu, horietan Kongo-Erdialdea (lehenago Kongo-Beherea deitzen zena), herrialdearen mendebaldean, itsasoa hunkitzen duen lur zati bakarra. Horkoa da Gracia apeza, Mbanza Ngungu herrikoa. "Mon village" deitzen du herri hori, nahiz 100.000 biztanle dituen gaur. Probintziako hirugarren hiri handiena eta departamenduko hiriburua da, hiriaren parte gorena 785 metrotan dagola. Eskualde horretako leinu nagusia Kongo deitzen da, hortik datorrela funtsean herrialde osoaren izena. "Gu gara egiazko kongoarrak" digu erran Graciak, irriño batekin. Lau hizkuntza nagusi badira Kongon: "lingala" ipar-ekialdean, Mobutu diktadoreak herrialde osoko administrazioaren hizkuntza bezala inposatua, "kikongo" mendebaldean, "swahili" ekialdean eta "tshiluba" zentroan, frantsesa dutela hizkuntza oÀ¯'¬'ziala. Graciak "kikongo" du ama hizkuntza, zehazkiago erraiteko "munukutuba", kikongoak baititu dialekto desberdinak.

Kongotik Euskal Herrira

Laborantza mundukoa da Gracia. Aita laboraria zuen (ahuntz, ardi, manioka, arto eta beste), bai eta marexala. Ingurumen ministeritzaren kontu egiten zuen ere lan, bereziki eukalipto zuhaitzez oihaneztatze programan. Tokiko jendeen buru lehena ere zen, bere aitatxi bezala (chef traditionnel), biak hedadura handikoak. Gaur aitamak galduak ditu Graciak, aita 50 urtetan, ama 75etan. Bera 1963an sortua da, 54 urte beteko ditu beraz irailean. Bi anaia eta bi arreba baditu, beste bi arreba eta anaia bat haatik galduak. Aita-amak protestanteak zituen, baptistak. Aita diakre ere zen baina ez du sekula bere erlisionea inposatu nahi izan bere haurrei eta etxetik kilometro batera zagon eskola katolikora igorri zituen, fama oneko ikastetxea zelako. Erlisione katolikoa gustukoa zuelakoz, 13 urtetan katoliko zen bilakatu Gracia bataioz, ordukotzat haatik bere 9 urteak geroztik berettergoa betetzen zuela. Eta seminariora sartu zen, apeztzeko xedea agerturik. 1995ean apez ordenatua izan zen, Matadiko diozesaren kontu. Diozesa honen eremuak deusik ez du ikustekorik Baionakoarekin: 31.000km2 ditu, 2.470.000 biztanle, horietan 1.125.000 katoliko. Postu desberdinak beteko ditu han gaindi Graciak, pastoralgintzan urte batzuk, gero kolegio tekniko baten zuzendari, diozesako ekonomo-orde eta ere ondotik À¯'¬'nantza buru (prokuradore deitzen dutena), eta 2007az geroz erretore hiru parrokia desberdinetan. Hango parrokiak ez omen dira batere ttipiak, batek 240 herri zauzkan bere baitan, eta lan horretarako 4 apez baizik ez izanki. Lan pisua, beraz, bakoitzarentzat. Azken denboretan, osagarriaren aldetik arazo batzuk bazituela ere Gracia apezak, bere apezpikuari lanez aldatzeko galdea egin zion. Eta gertatu zen garai berean Matadiko diozesak apez baten galdea ukan zuela Baionako diozesatik. Graciari bihurtua izan zitzaion galdea. Honek zenbait denbora harturik gogoetak egiteko, ororen buru onartu zuen eta hara Euskal Herriko bidea hartu zuela, sobera jakin gabe nun emanen zituen zangoak, herri honetaz deus guti zekielarik.

Euskal Herrian ongi-etorri ona

Badu beraz hiru urte baino gehiago gure artean dugula Gracia apeza. Ongietorri ona egin zitzaion Ortzaize aldean, nahiz iduritu zaion zenbaitzuk lehen hartan halako mesfidantza batekin hartzen zutela apez beltz baten etorrera. Baina urteekin, elkar hobeki ezagutuz, harreman onak eraikitzen dira. Euskarari berehala lotu zen Gracia, irakurtzeari, kantatzeari. "Beharri ona dut eta berehala memorizatzen dut". Egia da gutarteko bat iduri duela mezak euskaraz ematen dituelarik. Eta ETB telebistak euskarazko meza Suhuskunetik zabaldu zuelarik, jendea harritu zen apez beltza euskaraz hain ongi mintzo entzutean. Horiek hola, ez da halere gai euskaraz mintzatzeko batzuk eta bertzeekin, nahiz oinarrizko erranaldiak badakizkien. "Norbaiten kultura, lehenik haren hizkuntza da" dio Graciak, "atsulutuki zaindu behar dena". "Norbaiten hizkuntza mintzo dugularik, norbait horri errespetua agertzen diogu eta horrek integratzea errexten du". "Euskal Herria herrialde ederra da, sanoa, zaindu behar dena; Euskaldunek halere ikasi behar lukete kanpotarrei gehiago irekitzen" dio ere, "beren nortasuna galdu gabe". Ekainaren 15 honetan bere lurretara itzultzen zaigu bi hilabeterentzat. Oporraldi on opatzen diogu, bere etxekoen ondoan. Eta itzul dadila indarberriturik!

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3405. zbk

Kuraia baduzu ez deusen beldur ez bazira baina beldurrari ihardukitzen jakinez.

Nelson Mandela

Gure Hitza | 2017/06/15

Tsunami makronista

Peio Jorajuria

Julien Corbineau koreografoak sortutako "Hatsa" dantza ikusgarri berria zoragarria aurkitu dugu joan den larunbatean Donibane Garazin. Ohiko euskal dantzak ber-bisitatu ditu, taula gaineko hamabi dantzari gaztetxok eta sei musikarik ikuslegoa liluraturik uzten dutela.

Julien Corbineau koreografoak sortutako "Hatsa" dantza ikusgarri berria zoragarria aurkitu dugu joan den larunbatean Donibane Garazin. Ohiko euskal dantzak ber-bisitatu ditu, taula gaineko hamabi dantzari gaztetxok eta sei musikarik ikuslegoa liluraturik uzten dutela. Azken urte hautan euskal dantzari hats berri bat emana zaio, denen gozamenerako.

Politika mundua ere hats berri baten behar gorrian dugu. Legebiltzarreko bozaldiaren lehen itzulia genuen igandean. Emaitzak burrustan etorri zaizkigu igande arratsean, abstentzioa haatik sekulan ikusi ez dugun heinekoa izan delarik (%51). Emmanuel Macron lehendakariaren La République en marche alderdiak haizea alde du, gehiengo handia erdietsirik herri eta hiri frankotan, tsunamia, batzuk gaitzesten dutena, egiazko demokraziaren kaltetan zaiela, bestek txalotzen dutena, etorkizun hobe baten menturan. Bigarren itzuliak baieztatu behar lituzkeen emaitzak, orain arteko politikari zohitu asko antzara ferratzera...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE | tel: 05 59 25 62 85 | herria@wanadoo.fr

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016