Herriz Herri - Hazparne (L) | 2017ko Ekainaren 15a
Sokorri Katolikoa
J.A.
Heldu diren ortziralean eta larunbatean, ekainaren 16an eta 17an, Sokorri Katolikoak antolatzen du salketa haundi bat, Jondonane plazako Xoribit erakusketa gelan.
Heldu diren ortziralean eta larunbatean, ekainaren 16an eta 17an, Sokorri Katolikoak antolatzen du salketa haundi bat, Jondonane plazako Xoribit erakusketa gelan. Salketa huntan kausituko dituzue ainitz gauza soinekoez bertzalde. Denda hau bi egunez idekia izanen da goizeko 9etarik arratsaldeko 6ak arte. Oro gomit zarete erosketa batzuren egiterat, Sokorri Katolikoaren alde urrats baten egiterat.











