Herriz Herri - Baigorri (NB) | 2017ko Ekainaren 15a

Liburu izenpetze

Igande huntan, ekainaren 18a, 10.00etarik 12.00ak artean, Pantxo Etchandy Spar Oronos saltegian izanen da "La IIIème République au Pays Basque" idatzi duen liburua izenpetzeko.

Igande huntan, ekainaren 18a, 10.00etarik 12.00ak artean, Pantxo Etchandy Spar Oronos saltegian izanen da "La IIIème République au Pays Basque" idatzi duen liburua izenpetzeko. Lurralde bat eta populu bat ohitura eta modernotasunaren artean.

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

Herriz Herri - Baigorri (NB) | 2017/06/15

Sortze

Germieta Etxeberriko Betti Olçomendy eta Nathalie Ansolabehere zorionean ditugu bigarren alaba mundura emanik. Hegoa-ren ondotik huna beraz Nerea. Osagarri eta goxotasun opatzen diogu sortu berriari eta goresmenak aita-ama uroseri bai eta agurrak ere aitaxi-amatxieri.

...

Irakurri segida

3405. zbk

Kuraia baduzu ez deusen beldur ez bazira baina beldurrari ihardukitzen jakinez.

Nelson Mandela

Gure Hitza | 2017/06/15

Tsunami makronista

Peio Jorajuria

Julien Corbineau koreografoak sortutako "Hatsa" dantza ikusgarri berria zoragarria aurkitu dugu joan den larunbatean Donibane Garazin. Ohiko euskal dantzak ber-bisitatu ditu, taula gaineko hamabi dantzari gaztetxok eta sei musikarik ikuslegoa liluraturik uzten dutela.

Julien Corbineau koreografoak sortutako "Hatsa" dantza ikusgarri berria zoragarria aurkitu dugu joan den larunbatean Donibane Garazin. Ohiko euskal dantzak ber-bisitatu ditu, taula gaineko hamabi dantzari gaztetxok eta sei musikarik ikuslegoa liluraturik uzten dutela. Azken urte hautan euskal dantzari hats berri bat emana zaio, denen gozamenerako.

Politika mundua ere hats berri baten behar gorrian dugu. Legebiltzarreko bozaldiaren lehen itzulia genuen igandean. Emaitzak burrustan etorri zaizkigu igande arratsean, abstentzioa haatik sekulan ikusi ez dugun heinekoa izan delarik (%51). Emmanuel Macron lehendakariaren La République en marche alderdiak haizea alde du, gehiengo handia erdietsirik herri eta hiri frankotan, tsunamia, batzuk gaitzesten dutena, egiazko demokraziaren kaltetan zaiela, bestek txalotzen dutena, etorkizun hobe baten menturan. Bigarren itzuliak baieztatu behar lituzkeen emaitzak, orain arteko politikari zohitu asko antzara ferratzera...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE | tel: 05 59 25 62 85 | herria@wanadoo.fr

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016