Herriz Herri - Bidarrai (NB) | 2017ko Ekainaren 15a
Mendikleta
Orain ohikoa bilakatua da Ortzaizeko ikastolak Bidarrain antolatzen duen Mendikleta eguna.
Orain ohikoa bilakatua da Ortzaizeko ikastolak Bidarrain antolatzen duen Mendikleta eguna. Hau ekainaren 18an iraganen da. Bizikletazko eta oinezko ibilaldiak iraganen dira plazatik abiatuz.
VTT ibilaldiak (8€)
45km, 32km eta 28km. Artzamendira igo, lepoan dagoen pista ona hartuz eta Aritzakunera zuzenean jo. Ortzaizeko Ikastolako burasoak loriatzen dira urtetik urtera Aritzakungo ibar zoragarri hunek dituen sekretuen berriz berpizten. Ez da dudarik Euskal Herriko xoko hunek arima sakon bat baduela. Hainbat erreka ttipi, turrusta, ehun urteko zuhaitzak, hainbat xendra ttipi eta gure aitzinekoen eskulanen arrastoak... Ez duda, jin... Izen emaiteak 7:00etatik 8:30ak arte, abiatze bakarra 8:30etan. Ibilbidean barna lau jan-edan gune izanen dira.
Oinez, Larla mendira (5€)
15km. Ibilbide paregabea, Larla mendi ttonttorraren inguruan eta Pirinioetako burdin meategi zaharrenak ezagutuz, Arrosan. Izen emaiteak 7:00etatik 8:30ak arte, abiatzea 7:30etatik goiti. Jan-edan gune bat izanen da oinezkoentzat. Eta jateko eta edatekoa nasaiki Bidarraiko plazan, parte hartzaileentzat eta bertzeentzat ere.











