Mundu zabalean | 2017ko Ekainaren 15a

Bozen emaitzak

M.L.

Kontserbadoreek bozen %42,4 eta 318 deputatu (-12).

Kontserbadoreek bozen %42,4 eta 318 deputatu (-12). Alderdi laboristak bozen %40,1 eta 268 deputatu (+29). Scottish National Party alderdi eskoziar abertzaleak Eskozian bakarrik presentatuz 35 deputatu (-21). Alderdi liberal-demokratak bozen %7,3 eta 12 deputatu (+6). DUP ipar Irlandako alderdi batasunzaleak 10 deputatu (+2). Ipar Irlandako Sinn Fein alderdi abertzaleak 7 deputatu (+3). Gales herriko Plaid Cymru alderdi abertzaleak 4 deputatu. Alderdi berdeak bozen %1,6ekin (%-2,1) hala ere deputatu bat ardietsi du. Ipar Irlandako "Independent" alderdiak deputatu bat. Aldiz UKIPak ez du gehiago deputaturik.

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

Mundu zabalean | 2017/06/15

Bretainia handiko bozen sorpresak

M.L.

Theresa May Erresuma Batuko lehen ministroak huts egin du bere alderdiaren indartzeko parioa, baina ez Frantzian Chirac-ek 1997an bezainbeste, gehiengo xinpletik 8 aulkitara gelditu da Tories edo kontserbadoreen boz kontua joan den ostegunean.

Irakurri segida

3405. zbk

Kuraia baduzu ez deusen beldur ez bazira baina beldurrari ihardukitzen jakinez.

Nelson Mandela

Gure Hitza | 2017/06/15

Tsunami makronista

Peio Jorajuria

Julien Corbineau koreografoak sortutako "Hatsa" dantza ikusgarri berria zoragarria aurkitu dugu joan den larunbatean Donibane Garazin. Ohiko euskal dantzak ber-bisitatu ditu, taula gaineko hamabi dantzari gaztetxok eta sei musikarik ikuslegoa liluraturik uzten dutela.

Julien Corbineau koreografoak sortutako "Hatsa" dantza ikusgarri berria zoragarria aurkitu dugu joan den larunbatean Donibane Garazin. Ohiko euskal dantzak ber-bisitatu ditu, taula gaineko hamabi dantzari gaztetxok eta sei musikarik ikuslegoa liluraturik uzten dutela. Azken urte hautan euskal dantzari hats berri bat emana zaio, denen gozamenerako.

Politika mundua ere hats berri baten behar gorrian dugu. Legebiltzarreko bozaldiaren lehen itzulia genuen igandean. Emaitzak burrustan etorri zaizkigu igande arratsean, abstentzioa haatik sekulan ikusi ez dugun heinekoa izan delarik (%51). Emmanuel Macron lehendakariaren La République en marche alderdiak haizea alde du, gehiengo handia erdietsirik herri eta hiri frankotan, tsunamia, batzuk gaitzesten dutena, egiazko demokraziaren kaltetan zaiela, bestek txalotzen dutena, etorkizun hobe baten menturan. Bigarren itzuliak baieztatu behar lituzkeen emaitzak, orain arteko politikari zohitu asko antzara ferratzera...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE | tel: 05 59 25 62 85 | herria@wanadoo.fr

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016