Herriz Herri - Heleta (NB) | 2017ko Ekainaren 15a
Heletako etxe erretzeaz
Atxik Berrituz
ATXIK BERRITUZ, bakearen aldeko kristau batzordea, bidean dagon bake prozesuan bultzatzaile eta eragile da.
ATXIK BERRITUZ, bakearen aldeko kristau batzordea, bidean dagon bake prozesuan bultzatzaile eta eragile da. Gisa hortan, Heletan gertatu etxearen sutez suntsitzeak harriturik eta penaturik utzi gaitu. Ekintza hori gaitzesten dugu edozoin izanik egileen motibazioa eta gain gainetik berresten dugu elkarrizketa dela gatazken konpontzeko bide egokia. Aldi berean gure hurbiltasuna adierazi nahi diogu sute horren ondorioz kalteturik gelditu den familiari.










