Egun eta bihar | 2017ko Ekainaren 15a

Egun eta Bihar

J-B D.

Sondaiek aski erakusterat emana zuten bezala, macrontiarrek gehiengo gaitza segurtatu dute deputatu-bozen lehen igande hortan. Frantses berriketari gehienek "raz-de-marée" deitu dutena. Erraiten ahal ginuke berdin tsunami.

Gehiengo gaitza!

Sondaiek aski erakusterat emana zuten bezala, macrontiarrek gehiengo gaitza segurtatu dute deputatu-bozen lehen igande hortan. Frantses berriketari gehienek "raz-de-marée" deitu dutena. Erraiten ahal ginuke berdin tsunami. Hau ere ez da euskal-hitza, japoniarra baita alabainan, bainan guretzen ahal dugu beste mintzaira frangok beretua duten bezala! Macronen aldekoak lehen beraz ainitz tokitan eta itxura guzien arabera gisa bereko gehiengoa ukaiten ahal legebiltzarrean bigarren bozaldiaren ondotik... Joan den igandeko emaitzak ikusiz, hori da guziz aipagarri. Beste gauza bat ere ba haatik, jendearen parte hartzea zoin xuhurra izan den! Boza emaiten ahal zutenetan, erdiak nunbait han egon dira bozik eman gabe. Ainitz da hori, biziki ainitz! Ezazolkeriaz ote ala politikaren gora-behera mintuez aseak direlakotz? On litake xeheki aztertzea zerk egin duen hori, hoin jende guti joaitea bozaren emaiterat... Horiek hola, eskuindarrek azkarki gibelerat egin badute ere, sozialisten aldean ez dira denen buru hain gaizki heltzen. Sozialistek alabainan hartu dute gaitzeko zafraldia! Ainitz boz gunetan lehen igande hortan berean kanporatuak izanak dira! Ezkerrago dabiltzanek ere ez dute espantu handirik egiten ahal, eskuin burukoek gauza bera. Batzu eta besteen esperantza eskuin eta ezker À¢'€'" hala diote segurik À¢'€'" bigarren bozaldian arrakasta hobea ukanen dutela jende gehiago joanez bozaren emaiterat... Ez da haatik errana hori hola gertatuko den... Bestalde, hau ere azpimarra ditake oraidanik, zernahi gisaz ainitz deputatu berri izanen dela legebiltzarrean. Berritze baten beharra bazela, hor dukegu zonbait egun barne! Berritze horrek zer ekarriko duen, hori besterik da...

David Pujadas

Nork ez du ezagutzen David Pujadas berriketaria? Egun guziz telebistan ikusten ginuen eta aspaldian... Denbora batez frantses telebistako lehen gatean eta azken hamasei urtetan bigarren gatean, arratsetako berri-sail nagusiaren buru izanki-eta. Kasik bat-batean baztertua izan da. Gisa batez, ez da beharbada hain harrigarri. Ez baita on baitezpada hoinbeste denboraz gizon edo emazte berak atxikitzea holako kargua. Artetan bada beraz berritze baten beharra... Aipatzen dugun kasu huntan haatik, kezkagarri dena ez da David Pujadas gelditzea delako berri-sail horren kudeatzetik, gogoetagarri dena da gauza hori nola egin den, kasik tipustapez. Lehenik jakin da uda hondarrean beste norbaiti utzi beharko ziola tokia. Handik istanteko berria hedatu da ordaina agorrilaren 28-an jinen dela - Anne-Sophie Lapix, berenaz Donibane Lohizunekoa - bainan David Pujadas berehala joaiten zela. Joan den ortzegun arratsean egin du beraz bere despeida. Hots, kanporatua izan da zerbait huts handi egin balu bezala. Segur, David Pujadas ez zuten denek gustukoa. Politikaren mundu hortan bereziki, batzuk sobera ezkerrekoa zaukaten eta beste batzuk sobera eskuindarra. Egia erran, hola mintzo diren batzu berak izanki ardura alderdikarienak, beren hura baizik ez ikusi nahi. Gisa guziz, ezin uka David Pujadas, bere itzal guzien artetik edo(eta) gainetik - denek baditugu gureak - berriketari À¯'¬'na dela, talendu handikoa. Ez zuen merexi funts hortan baztertua izaitea. Nork daki azkenean zergatik eta zeri buruz hartu den, eta gisa hortan hartu, presaka bezala, holako erabakia? Hori egin dutenek ez bide dute jendetasunaren axola handirik. Beharbada ez dakite ere jendetasuna zer den...

Segurtasun neurriak

Atentadu izigarri batzuen ondotik, hartu ziren duela urte pare bat segurtasun neurri zorrotz batzu, arras bereziak. Beti hor ditugunak, gisa hortako erabakia berritua izanik aldi bat baino gehiago... Ainitzek erranik ere holako neurriak on ditazkeela hunenbeste denborarentzat bainan ez alde bat...

Gobernuak nahi ditu halere aitzina atxiki Omiasaindu arte segurik. Bozetarik landa bilduko den legebiltzar berriaren baimenarekin. Eta gero? Solasa da gobernuak ez lukeela gehiago neurri horien beharrik, neurri horietarik zonbait segurik sar bailitazke uda huntan bozkatua litakeen lege berri batean... Ez litake gehiago erraiten ahal neurri bereziak direnik bainan alde bat hor litazke nolazpait... Alegia-eta deusez... Ageriko istorio horrek ere nolako segida ukanen duen...

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3405. zbk

Kuraia baduzu ez deusen beldur ez bazira baina beldurrari ihardukitzen jakinez.

Nelson Mandela

Gure Hitza | 2017/06/15

Tsunami makronista

Peio Jorajuria

Julien Corbineau koreografoak sortutako "Hatsa" dantza ikusgarri berria zoragarria aurkitu dugu joan den larunbatean Donibane Garazin. Ohiko euskal dantzak ber-bisitatu ditu, taula gaineko hamabi dantzari gaztetxok eta sei musikarik ikuslegoa liluraturik uzten dutela.

Julien Corbineau koreografoak sortutako "Hatsa" dantza ikusgarri berria zoragarria aurkitu dugu joan den larunbatean Donibane Garazin. Ohiko euskal dantzak ber-bisitatu ditu, taula gaineko hamabi dantzari gaztetxok eta sei musikarik ikuslegoa liluraturik uzten dutela. Azken urte hautan euskal dantzari hats berri bat emana zaio, denen gozamenerako.

Politika mundua ere hats berri baten behar gorrian dugu. Legebiltzarreko bozaldiaren lehen itzulia genuen igandean. Emaitzak burrustan etorri zaizkigu igande arratsean, abstentzioa haatik sekulan ikusi ez dugun heinekoa izan delarik (%51). Emmanuel Macron lehendakariaren La République en marche alderdiak haizea alde du, gehiengo handia erdietsirik herri eta hiri frankotan, tsunamia, batzuk gaitzesten dutena, egiazko demokraziaren kaltetan zaiela, bestek txalotzen dutena, etorkizun hobe baten menturan. Bigarren itzuliak baieztatu behar lituzkeen emaitzak, orain arteko politikari zohitu asko antzara ferratzera...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE | tel: 05 59 25 62 85 | herria@wanadoo.fr

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016