Kostaldean | 2017ko Ekainaren 15a
Zokoako besta arrakastatsuak
Aurten, aroak errotik lagundu ditu Zokoako bestak. Kantaldi airos batekin hasi direnak. Larunbatean, ainitz ausagailu eta zernahi jende.
Aurten, aroak errotik lagundu ditu Zokoako bestak. Kantaldi airos batekin hasi direnak. Larunbatean, ainitz ausagailu eta zernahi jende. Xipiroiak eskastu ere dira, kasik oren bat barne denak janak! Dantza, ur-joko, pilota partida eta gaineratiko, bazen gaitzeko giroa! Meza ere kartsuki joan da. Igandean, mus lehiaketa ederki bururatu da. Irabazle bi urruñar, Rivera anai-arrebak, Jean-François eta Maritxu. Bigarren, Charly Bertami eta Henri Subervie. Zintzur bustitze denboran, kopa pollit batzuen banatzaile muslariak goretsiz, Guy Poulou auzapeza, Jojo Aramburu besta-komitearen buru dena, eta Ttotte Luro, mus zoin-gehiagoka hortaz azkarki arduratu dena. Ondotik, bazkari hauta, beti bezala funtsean. Atunkia ilar xehekin, Zokoako moldean prestatua. Alaiak abesbatza trenpu hoberenean!









