Herriz Herri - Ortzaize (NB) | 2017ko Ekainaren 15a
Ikastolan
Joan den larunbatean, ekainaren 10ean, Ortzaizeko Ikastolak ospatu du bere urte bukaerako besta.
Joan den larunbatean, ekainaren 10ean, Ortzaizeko Ikastolak ospatu du bere urte bukaerako besta. Denbora ederra lagun, haur, buraso, andereño eta familiakoak bildu dira haurren ikusgarri eder baten inguruan. Egun hortan ere, Ortzaizeko Ikastolak, esker beroenak adierazi ditu, erretreta hartu duen Martxela langileari. Saldoan etorri dira ikasle eta buraso ohi, beren atxikimendua erakutsi nahiz. Huna hemen Martxelari eskainiak izan zazkon Xan Alkatek idatzi bertsu batzu:
Gure haurrak laguntzen urte luzeetan
Arizanik irria beti ezpainetan
Amatxi bat bezala izanik benetan
Gu ez ginen egoiten ez arranguretan
Lasai utzi ditugu zure eskuetan.
Asteburuz errugbi partidetan usu
Nafarroa taldeko zalea zira zu
Bainan haurrek horrekin egin behar kasu
Astelehenez baitzira irriz edo kexu
Umorea emaitzen araberan duzu.
Ortzaizeko Ikastolak esker beroenak eskaini nahi ditu Arrosako Herriko Etxeari bai eta Denentzat elkarteari, ekarri duten laguntzarentzat.











