Errugbia | 2017ko Ekainaren 15a
Senpere - Errugbian, etxerako bidea
Oraikoan ez da mirakuilurik izan eta zorigaitzez gure taldeak, sobera falta egin ondoan, amore eman behar izan du Riberac Dordoñako ekiparen kontra 17/22.
Oraikoan ez da mirakuilurik izan eta zorigaitzez gure taldeak, sobera falta egin ondoan, amore eman behar izan du Riberac Dordoñako ekiparen kontra 17/22. Sasoinak bere bururatzea ukan du Frantziako final-laurdenetan, hemendik aitzina gozatzen ahalko dira elgarren artean eta partikulazki Senpereko bestak istantean baitira. Ororen buru denboraldi gaitza eraman dute eta pentsa ezinean lortu dute hirugarren dibisiorat igotzera. Milaka esker mereziak dituzte bai jokolari, entrenatzaile, arduradun eta laguntzaile guziek, beraz aupa Senpere!










