Herriz Herri - Larresoro (L) | 2017ko Ekainaren 15a

Robert eta Mari Koseparen urrezko ezteiak

Bertsuzale suharra

Kosepa eta Robert Hirigoyen
Kosepa%20eta%20Robert%20Hirigoyen

Robert eta Mari Koseparen urrezko ezteiak (doinua: Ttiki ttikitik edo zortziko nagusian edozoin)

Robert eta Mari Koseparen urrezko ezteiak

(doinua: Ttiki ttikitik edo zortziko nagusian edozoin)

1 À¢'€'" Urre kolore dagonez egun, hasi gaitezen kantari

Besarkada bat haurride eta adixkide multzoari

Lehen batean, bihotz bihotzez, eskerrak Jainko aitari

Zuen artean maitasun sendo, iraunkor bat du ezarri.

2 À¢'€'" Robert gaztetan apezterako ote zinuen gogoa?

Bainan bizitza, ez dakigula, askotan bertzela doa

Tinda lanetan hartu baituzu biziko oÀ¯'¬'zioa

Bakarra zira, gaur erraiteko, zoin daiken hobeagoa.

3 À¢'€'" Kirola maite zinuela zuk, baitugu beraz aditu

Txirrindulari izaite horrek alderdi onak baditu

Frantziko Tour-an parte hartzeaz etxean denek amestu

Zu han izanez, gaizo Eddy Merckx! zer behar zuken sofritu!

4 À¢'€'" Anaia baten ezkont eguna nola ez daiteke aipa

Izar batekin zuk egun hortan ustegabez egin topa

Behako samur, irri batekin, segidan aitortuz: "Aupa

Bizi guziko zu behar zaitut gaurdanik Mari Kosepa"

5 À¢'€'" Zu Koroineko etxe ondoan ibiltzea ez zen gaizki

Orduz geroztik zure kirola aldatu ere da naski

Bainan gauza bat hemen gaudenek orok dakigu segurki

Txirrinduletan izaiten dira dituztenak bi jar alki.

6 À¢'€'" Joste lanetan eta brodatzen, zer bizibide ederra

Mari Kosepa, nola ez gorets daukazun esku zilarra

Sukaldaritzan ere baituzu erakutsia pindarra

Janari onak dio Robert-i azkartu maitasun garra.

7 À¢'€'" Mari Kosepa, baia emanik, zaizte beraz ezkonduak

Aro ederrak ta txarragoak elgar maitez onartuak

Ohantze bati berriturikan paret eta teilatuak

Leihor azpian gorderik daude bi bien segeretuak.

8 À¢'€'" Maitasun handiz bizi izanez familia emendatu

Mari Kosepa, bi haur dituzu laster ere munduratu

Gazte maiteak, ildo beretik nahi bazaizte segitu

Euskara beti mintza zazute ta geroa segurtatu.

9 À¢'€'" Euskal kultura, Robert maitea, ez da arrotza zu baitan

Lapurtar Biltzar ta Herri Urrats, lehenbizi sortzailetan

Euskadi dena salba beharrez, engaiatuz politikan

Seaska eta Euskal Herria daude zurekin zorretan.

10 À¢'€'" Mende erdi bat zaretelako elgarren maitasunean

Asko moldetan ari izanik bizi guzian lanean

Hau da zuentzat dugun desira gure bihotz barrenean

Bizitzen segi osagarri ta zorion hoberenean.

11 À¢'€'" Aspaldixkoan beha egonik, gaurko egun hau da jinik

Ote zitaiken gu guzientzat handiago atseginik

Zeruko aitak gogoan badu, gauzatxo hau oraidanik

Diamantezko ezteiendako denak prest gaude jadanik.

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3405. zbk

Kuraia baduzu ez deusen beldur ez bazira baina beldurrari ihardukitzen jakinez.

Nelson Mandela

Gure Hitza | 2017/06/15

Tsunami makronista

Peio Jorajuria

Julien Corbineau koreografoak sortutako "Hatsa" dantza ikusgarri berria zoragarria aurkitu dugu joan den larunbatean Donibane Garazin. Ohiko euskal dantzak ber-bisitatu ditu, taula gaineko hamabi dantzari gaztetxok eta sei musikarik ikuslegoa liluraturik uzten dutela.

Julien Corbineau koreografoak sortutako "Hatsa" dantza ikusgarri berria zoragarria aurkitu dugu joan den larunbatean Donibane Garazin. Ohiko euskal dantzak ber-bisitatu ditu, taula gaineko hamabi dantzari gaztetxok eta sei musikarik ikuslegoa liluraturik uzten dutela. Azken urte hautan euskal dantzari hats berri bat emana zaio, denen gozamenerako.

Politika mundua ere hats berri baten behar gorrian dugu. Legebiltzarreko bozaldiaren lehen itzulia genuen igandean. Emaitzak burrustan etorri zaizkigu igande arratsean, abstentzioa haatik sekulan ikusi ez dugun heinekoa izan delarik (%51). Emmanuel Macron lehendakariaren La République en marche alderdiak haizea alde du, gehiengo handia erdietsirik herri eta hiri frankotan, tsunamia, batzuk gaitzesten dutena, egiazko demokraziaren kaltetan zaiela, bestek txalotzen dutena, etorkizun hobe baten menturan. Bigarren itzuliak baieztatu behar lituzkeen emaitzak, orain arteko politikari zohitu asko antzara ferratzera...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE | tel: 05 59 25 62 85 | herria@wanadoo.fr

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016