Euskal diaspora | 2017ko Ekainaren 15a

Euskaltzaleak euskaltegiaren Triki-Poteo arrakastatsua Buenos Airesko karriketan

Joseba Etxarri

Euskaltzaleak%20euskaltegiaren%20Triki-Poteo%20arrakastatsua%20Buenos%20Airesko%20karriketan

Euskaltzaleak elkartearen seigarren Triki-Poteoa Buenos Airesko San Telmo auzoko karriketan barna egin zen joan den ebiakoitzean, ehun bat jende partaide (argazkia EuskalKultura.com).

BUENOS AIRES, ARGENTINA

Zinez arrakastatsua, joan den larunbatean Buenos Airesko Euskaltzaleak euskaltegiak obratu zuen Triki-Poteoa, elkarte euskal-argentinar hunek antolatzen duen seigarrena. Ehun bat jende bildu ziren Euskaltzaleaken egoitzan eta handik abiaturik ibilbide koloretsua egin zuten San Telmo auzo famatuko karriketan barna, kantuz, jauzika, omore onez eta "zinezko giro ederrean, Euskal Herrian bagina bezala", erraten zuten loriaturik egun hiriburu argentinarrean bizi diren zenbait euskaldunek. Seigarren edizio hunek, gainera, ez bakarrik partaide andana ederra, musikari multxo polita ere bildu zuen, hiru trikitilari eta beste hiru albokari elgarretaratu baitziren, Euskaltzaleak-eko pandero tailerreko hainbat panderojole ikaslerekin batera.

DANTZARI GAZTEAK

Taldea gelditzen zen taberna bakotxean, dantzariek dantza galdegiten zuten, fandangoak, polkak, arin-arinak eta jauziak. Partaide gehienak gazteak ziren, batzuk euskal etxeetan ibiltzen direnak, eta beste batzuk normalean ez, baina huntara animatzen direnak "arras polita ikusten baitute", erran dio HERRIAri euskara garbian Euskaltzaleak-eko presidenta den Teresa Zavaleta argentinarrak. "Guretako bozkarioa da, konparazio, ikustea gero eta jende gehiago biltzen zaigula eta batzuetan, Euskal Herriko euskaldun batzuk, gure musika entzun eta inguratzen zaizkigula, harrituta, ezin sinetsirik gurea bezalako elkarte bat badenik Buenos Airesen 1944tik euskararen eta euskal kulturaren alde lanean". "Kultura ere, bistan da, baina gure zeregin nagusia euskara irakastea da, eta aurten 90 ikasle ditugu, 12 taldetan banaturik; gure online ikastaroak beste 60 ikasle ditu, eta orain, uztailean hastapeneko talde berri bat abiatuko dugu, beti jiten zaigu-eta jende berria galdegiten".

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3405. zbk

Kuraia baduzu ez deusen beldur ez bazira baina beldurrari ihardukitzen jakinez.

Nelson Mandela

Gure Hitza | 2017/06/15

Tsunami makronista

Peio Jorajuria

Julien Corbineau koreografoak sortutako "Hatsa" dantza ikusgarri berria zoragarria aurkitu dugu joan den larunbatean Donibane Garazin. Ohiko euskal dantzak ber-bisitatu ditu, taula gaineko hamabi dantzari gaztetxok eta sei musikarik ikuslegoa liluraturik uzten dutela.

Julien Corbineau koreografoak sortutako "Hatsa" dantza ikusgarri berria zoragarria aurkitu dugu joan den larunbatean Donibane Garazin. Ohiko euskal dantzak ber-bisitatu ditu, taula gaineko hamabi dantzari gaztetxok eta sei musikarik ikuslegoa liluraturik uzten dutela. Azken urte hautan euskal dantzari hats berri bat emana zaio, denen gozamenerako.

Politika mundua ere hats berri baten behar gorrian dugu. Legebiltzarreko bozaldiaren lehen itzulia genuen igandean. Emaitzak burrustan etorri zaizkigu igande arratsean, abstentzioa haatik sekulan ikusi ez dugun heinekoa izan delarik (%51). Emmanuel Macron lehendakariaren La République en marche alderdiak haizea alde du, gehiengo handia erdietsirik herri eta hiri frankotan, tsunamia, batzuk gaitzesten dutena, egiazko demokraziaren kaltetan zaiela, bestek txalotzen dutena, etorkizun hobe baten menturan. Bigarren itzuliak baieztatu behar lituzkeen emaitzak, orain arteko politikari zohitu asko antzara ferratzera...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE | tel: 05 59 25 62 85 | herria@wanadoo.fr

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016