Herriz Herri - Kanbo (L) | 2017ko Ekainaren 15a
Paxkalekun gaindi ibilaldia: lehen edizioa
Errobi ikastolak bere lehen ibilaldia antolatzen du ekainaren 18an.
Errobi ikastolak bere lehen ibilaldia antolatzen du ekainaren 18an. Bi ibilbide proposatuak izanen dira: 4 eta 8 kilometrokoak. Abiatzeak Paxkalekuko plazatik iraganen dira 8:30etarik 10ak30etara. Antolatzaileek parte hartzaile asko igurikatzen dute egun xoragarri baten pasatzeko eta beti laguntza pixka bat ekarriz ikastolari. Ez da lehiaketa bat, baizik eta zailtasun berezirik gabe denek egiten ahal duten ibilaldi goxo bat. Pista joko bat ere izanen da haur eta helduentzat inguruen hobeki ezagutzeko. Paisaia zinez miresgarriak deskubritzen ahalko dira Urtsu eta Kanboko gainetan. 11etatik goiti izanen da ostatu, talo eta jateko, musikariek alaiturik. Xehetasunentzat deitu: 06 18 14 35 93.











