Gogoa hazi | 2017ko Ekainaren 15a

Lefebvristak laster Elizan?

Mattin Larzabal

2017 urtea izanen ote da lefebvristak Elizaren barnera itzuliko diren urtea? 29 urte betetzen dira aurten Marcel Lefebvre apezpikua eta honek apezpikutu zituen lau apezak Elizatik kanpo emanak izan zirela.

2017 urtea izanen ote da lefebvristak Elizaren barnera itzuliko diren urtea? 29 urte betetzen dira aurten Marcel Lefebvre apezpikua eta honek apezpikutu zituen lau apezak Elizatik kanpo emanak izan zirela. Eliza katolikoaren baitan "prelatura pertsonal" (hitz kanonikoa) bat ukanen dutela dioten zurrumurruak gero eta gehiago ateratzen ari dira. Behatuko diogu lehenik FSSPX sigla lefebvristak aterbetzen duen planetaren indarrari, gero Elizan sartzea zein baldintzetan proposatua zaion, Elizaren proposamenek FSSPX baitan sortu duten eztabaidari, eta bururatuko dugu gogoeta zenbaitzurekin.

FSSPX aberatsa

Nahiz joan den martxoaren 2ko HERRIAn azaldu genuen bezala hiru multzotan diren Lefebvren umeak, FSSPX da horietan indartsuena. 1970ean sortua, Elizak onespena kendu zion sei urte berantago, baina segitu zuen garatzen, Elizak Lefebvre eta honek kontsegratu lau apezpikuak 1988an eskumikaturik ere. Gaur egun FSSPX 72 estatutan hedatua da, 630 apezekin, horietan 160 Frantzian. Mugimendu horren kurriarazteko pentsa zenbat bastiza eta lanpostu pagatu behar diren? Gainera, egitura biziarazteaz gain ihaz FSSPX jabetu da, 270.000 eurotan, notario gastuak horrez gain, Besançoneko kapera batez. Nola ez aipa Etxarriko Oihenartea jauregia bere muntadura eta inguru zabalarekin erosi duela aitaren batean 800.000 eurotan. Hain zuzen erospen hori Baionako auzitegian etsaminatu da joan den astelehenean. Deplauki erran daiteke dirua ez dela arazo bat FSSPXentzat. Horrelako aiseriak sortzen ditu ordea arraposturik ez duten anitz galde.

Elizaren proposamenak

1988 Lefebvren eskumika urtetik 2005 artean Elizak bere baitan sustatu ditu tradizionalistak. Benedikto XVI.ak Aita Saindutu bezain sarri erran zuen kristau guzien batasunaren alde ariko zela. Negoziaketak ireki zituen FSSPXekin, bi urrats eginez: 2007an onartu zuen Kontzilio aitzineko erritoko meza, 2009an kendu zuen 1988ko eskumikapena. Paraleloki lefebvristekin ireki zituen solasek hiru urte iraun dute, bilkurak hilabetean behin Erroman iragaiten zirelarik. Solasen ondotik 2012ko ekainean Eliza/FSSPX hitzarmena prest da. Hona non FSSPXek ukatzen duen bere izenpedura, Benedikto Aita Saindua mindurik uzten duela. Adituek orduan erran zutenez, azken mementoan Erromak gehitu zituen negoziatzaileek ikusiak ez zituzten lerro batzuk, Vatikano II Kontzilioaren orientabideak hain zuzen. Ordukotzat Eliza prest zen FSSPXari prelatura pertsonala onartzeko, baldin eta Kontzilioaren onespena izenpetzen baldin bazuen.

Kargua hartu eta Frantses Aita Sainduak negoziaketak arra zabaldu zituen FSSPXeko Bernard Fellay buruzagi nagusiarekin, zehazki 2013ko abenduan elkar ikusi zutelarik. Hortik aitzina hiru urrats eman ditu lefebvristen alderat Aita Sainduak. Lehenik ontzat deklaratu ditu lefebvrista apezen kofesioak, bigarrenik ontzat eman ditu ezkontza tradizionalistak, lekuko erretorak edo apezpikuak baimena emanik. Hirugarren urratsak Kontzilioan À¯'¬'nkatu printzipioak hunkitzen ditu: FSSPXek atxikitzen ahal ditu Kontzilioko hiru printzipioez dituen duda-mudak: erligio-askatasuna, ekumenismoa eta mezako errito berria. Hiru puntu horietan lefebvristak ados badira Aita Saindua prest da "prelatura pertsonal" estatutua onartzeko FSSPX egiturari: orain den egitura berdin berdina egonen da Aita Sainduak onetsiko duen prelatu bat gidari. Zurrumurru handiek diote Eliza/ FSSPX hitzarmena oÀ¯'¬'zialki aitortuko lukeela Aita Sainduak, edo uztailaren 7an, Pariseko katedralean, latinezko mezaren onespen erabakiaren hamar urteak ospatzeko esker onezko meza emanen denean, edo irailaren 7an, erabaki horren hamar urteak ohoratzeko mundu guzitik Erroman bilduko den beilaren kari.

FSSPX barneko eztabaidak

Ezkontza tradizionalistak Elizak onartuko dituela jakitearekin FSSPXek Erromara igorri duen esker onezko ageriak du krisia piztu lefebvristen baitan. Egitura horrek Frantzian dituen hamar lurraldetatik zazpitako apez-buruek kritika gutun bat irakurrarazi dute maiatzaren 7ko meza nagusietan. Diote Elizak ezkontza tradizionalistak onartzeko behartuak liratekeela lefebvristak apezpikuen mutil izaitera; gehitzen dute Elizan sartuko direla bakarrik Vatikanoak berriz hartuko duenean Kontzilioa arte segitu duen bidea. Kritika-gutun horren izenpetzailetan dugu David Aldalur, Etxarri Oihenarte jauregian ihaz sartua den eskolako burua. Frantziako FSSPXaren ihardokipen gaztigutsua segidan jin da: zazpi apez-buruei "doaien" titulua kendua izan zaie, eta Pariseko Saint Nicolas du Chardonnet elizako erretorari bere elizan meza emaitea debekatua izan zaio.

Lefebvristen onespena gauzatzerat...

Hedabideetan anitz oihartzun izanen bide du onespen horrek. lefebvristen sotanak, beilak, erliki eta saindu prozesioneak erakutsiko dira denetan. Eliza barnean izanen direnez, horiek izanen dira Eliza guziaren aitzindari ekarriak. Kontzilio aitzineko seinale horiek nazkaturik Elizatik urrundu direnak gehiago baztertuko dira oraino. Hots, Kontzilioa segitzen duen Elizak Vatikano II-ren indar gabetzaileak ikusiko ditu denetan agerian. Laugarren mendeaz geroztik "sinesten dut" bera baitugu: katoliko, protestante, anglikano, ortodoxoek, lefebvristak gai izanen dira hori ere À¯'¬' losoÀ¯'¬' koki kritikatzeko, jakina baita ekumenismoak zainetan emaiten dituela. Oraindik ezin onartuagoa dute Jainko bakarrean sinesten duten erlijioen arteko solasa. Tradizionalistekin mespretxua merke izanen da juduen alderat, eta hisiozko solasak ugari musulmanentzat. Orotan beti lehen ezarriko baitute beren lema: "Christus vincit, Christus regnat, Christus Imperat" (Kristo irabazle, Kristo errege, Kristo konkistatzaile).

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3405. zbk

Kuraia baduzu ez deusen beldur ez bazira baina beldurrari ihardukitzen jakinez.

Nelson Mandela

Gure Hitza | 2017/06/15

Tsunami makronista

Peio Jorajuria

Julien Corbineau koreografoak sortutako "Hatsa" dantza ikusgarri berria zoragarria aurkitu dugu joan den larunbatean Donibane Garazin. Ohiko euskal dantzak ber-bisitatu ditu, taula gaineko hamabi dantzari gaztetxok eta sei musikarik ikuslegoa liluraturik uzten dutela.

Julien Corbineau koreografoak sortutako "Hatsa" dantza ikusgarri berria zoragarria aurkitu dugu joan den larunbatean Donibane Garazin. Ohiko euskal dantzak ber-bisitatu ditu, taula gaineko hamabi dantzari gaztetxok eta sei musikarik ikuslegoa liluraturik uzten dutela. Azken urte hautan euskal dantzari hats berri bat emana zaio, denen gozamenerako.

Politika mundua ere hats berri baten behar gorrian dugu. Legebiltzarreko bozaldiaren lehen itzulia genuen igandean. Emaitzak burrustan etorri zaizkigu igande arratsean, abstentzioa haatik sekulan ikusi ez dugun heinekoa izan delarik (%51). Emmanuel Macron lehendakariaren La République en marche alderdiak haizea alde du, gehiengo handia erdietsirik herri eta hiri frankotan, tsunamia, batzuk gaitzesten dutena, egiazko demokraziaren kaltetan zaiela, bestek txalotzen dutena, etorkizun hobe baten menturan. Bigarren itzuliak baieztatu behar lituzkeen emaitzak, orain arteko politikari zohitu asko antzara ferratzera...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE | tel: 05 59 25 62 85 | herria@wanadoo.fr

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016