Han eta Hemen | 2017ko Ekainaren 15a
Euskadiko Eskolarteko Bertsulari Xapelketa Saran, Aroa Arrizubieta xapeldun
B.S.
Zonbait urte zuen Euskadiko Bertsolari Txapelketaren À¯'¬'nala, 14-18 urte artekoena, ez zela iragan Iparralde honetan. Larunbatean Sarako trinketean iragan da aurtengoa. Entzulegoa tenorez bildurik, leporaino bete da pilotalekua.
Zonbait urte zuen Euskadiko Bertsolari Txapelketaren À¯'¬'nala, 14-18 urte artekoena, ez zela iragan Iparralde honetan. Larunbatean Sarako trinketean iragan da aurtengoa. Entzulegoa tenorez bildurik, leporaino bete da pilotalekua. Pantxika Solorzanok kudeaturik, 13 gazte ziren lehian, bi lurralde bakoitzetik, Zuberoa zela ordezkari bakar batekin. OÀ¯'¬'zioko lanen ondotik 6 hoberenak atxikiak izan dira bakarkako lanentzat, 3 mutiko eta 3 nexka, heietan Elixabet Etchandy Iparralde honetako txapelduna. Maila oneko saioa izan da burutik buru, entzulegoak preziatu duena handizki eta giro bat paregabea sortu. Azkenekoz txapeldun atera da Aroa Arrizubieta Gasteizko nexka gaztea, txapeldun-orde gelditzen zela Joanes Ilarregi Nafartarra. Sari banaketarekin, Amets Arzallusek janzten ziola txapela Aroari, eta bertsolarien azken agurrarekin bukatu da goiz partea. Lur Berri gelan Idoki elkarteak moldatu bazkariarekin, ez zen giro eskasik eta ondotik eguna bukatzeko rap freestylean aritu dira Odei Barroso eta Iñaki Vinaspre bertsolariak, ikusgarri bat eskainiz bereziki gazteen gostukoa. Holako eguna iraganez geroz ezin dira utzi eskertu gabe aktore guziak (bertsolari, aurkezle, epaile) eta antolatzaileak: E.H.B. elkartea eta Ikastolen Konfederazioa, sukaldariak, teknikariak, ahantzi gabe segurki Sarako Herriko Etxea laguntza handia ekarririk antolatzaileei bai trinketean, bai jan gelan. Goresmen eta eskerrak denei, heldu den urte arte.
















