Azalekoa | 2018ko Urriaren 11a

Etorkinen arazoa beti hor

M.O.

Etorkinen%20arazoa%20beti%20hor

Cimade, Collectif Etorkinekin eta Ongi Etorri Errefuxiatuak mugimenduek gune adierazgarria hartu dute agerraldiaren egiteko, Baionako Euskaldunen Plaza, hortik baitira abiatzen edo horrat etortzen etorkinak, autobusen geltokia izanez.

Cimade, Collectif Etorkinekin eta Ongi Etorri Errefuxiatuak mugimenduek gune adierazgarria hartu dute agerraldiaren egiteko, Baionako Euskaldunen Plaza, hortik baitira abiatzen edo horrat etortzen etorkinak, autobusen geltokia izanez. Ekitaldi denboran frogatu dena, hamarnaka baitziren, gehienak mutiko gazte batzuk.

Euskal Herriko egoera

Gaur egungo egoera biziki larria dela erran daukute, hemen berean Euskal Herrian, Irunen muga pasatu nahian ari dira eta berriz botatuak bortizki poliziarenganik beste eskualdera. Baionara heltzen direlarik gehienek kanpoan lo egiten dute, arazo humanoak sortuz. Mugimenduetako ordezkariak zioten aterpe eskas handia dela, bai Hegoaldean baieta Iparraldean. Bilborat etortzen direnak 3 eguneko egonaldia segurtatua baldin badute, gero kanpoan bizi behar dute zion Ongi Etorri Errefuxiatuak elkarteko ordezkariak. Babesa eskatzeko epea motza da Hegoaldean, hilabete batekoa eta ez badute epe hortan galdea egina urte batez igurikatu behar dute. Anitz autobus etorkinekin heldu direla errana izan da, instituzioek ere ez dakitela zer egin. Hegoaldean etorkinen sustenguz ari direnak plantan jarri dute herritarren arteko sare bat, nun auzoen artean antolatuak diren etxe baten atzemaiteko, osagarri artatzeak egiteko eta legeak eskatzen duen dosierren betetzeko. Elkartasun mugimendu horrek sortu duela xenofobia gutiago jendeenganik, populazio desberdinen artean elgar ezagutzea. Iparraldean ere elkartasuna abiatua da, Uztaritze, Itsasu-Kanbo, Hazparne, Amikuze, Garazi, Bidaxune, Lehuntze- Mugerre, Makea-Lekorne, Donibane Lohizune, Hendaia eta Baiona-Angelu-Biarritze eskualdeetan herritarrek osatu taldeak badira. Horrekin batean, Collectif Etorkinekin plantan jartzen ari dira psikologo, erizain eta jurista batzuekin osatu talde batzuk.

Politikoen jarrera

Etorkinen inguruan lan egiten duten laguntzaileek konstatazio berdina egiten dute, Europako herrialde anitzek armak saltzen dituztela, horren eraginez gerlak sortuz eta herritarrak behartuz lekuak hustea. Klima aldaketak ere sortzen eta sortuko dituela desmasia handiak, populazio oso batzuk mugiaraziz. Agintari politikoek usu erraiten dute migrante gehiago sartzen ari dela, ihesbide handi horien zenbakiak eman dituzte frogatuz kontrarioa dela. Mediterraneo eskualdetik 2015ean milioi bat pasa etorri ziren, 2018an 42.845 direlarik, OIM (Organisation Internationale pour les Migrants) erakundeak eman zenbakien arabera. Italiatik sartzen baziren, orain Espainia aldetik dira ibiltzen, %64 gehiago dira, 5.519 pertsona ekainean berean. Herriko Etxe eta hautetsieri galdegina zaie egoitza baten prestatzea, jadanik zonbaitzuk beren laguntza ekarria dute.

Elkartasunak segitu behar

Eginahala ongi babesteko hemen direnak eta oraino etorriko direnak, herrietan antolatuak diren taldeak laguntza beharretan dira. Bakoitzak bere gisara eskukaldi bat emaiten ahal du solidaritemigrantspb@gmail. com edo tokian-tokiko pertsona batekin harremanetan sartuz.

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3469. zbk

Bera eleketaria denak ez ditu biziki maite eleketariak diren beste jendeak.

Arabiako erran zaharra

Gure Hitza | 2018/10/11

Izitzekoa

Janbattitt Dirassar

Lau lagun ostatu batean egoki, aspaldian usaia hartua duten bezala, mundu zabaleko gertakari asko eta asko aipatuz, batek hau eta besteak hura... Ari ziren beraz Indonesiako ugarte batzu azkarki zafratu dituen lur-ikara hortaz. Telebixtan kondatua izanik zortzi ehun hil segurik bazirela eta beharbada aise gehiago ere... (2000 hilez goiti geroztik jakin denaren arabera). Ikaragarriko makurrak bestalde! “Holako baten aditzeak berak hotz-ikara bat bezala emaiten dauzu, zinez izitzekoa ere bada...” horra berehala entzun den ateraldia. Eta bai, izitzekoa ere bada, ez da dudarik, nahiz ez giren ere alde bat ikaran egoiten ahal nun zer gertatuko den... Duela bi mila urte nunbait han, Seneka idazle famatuak gutun batzu bidali zaizkion Lucilius bere adixkideari. Hauxe ziola besteak beste: ez dela aitzinetik sobera kezkatu behar noiz zer nahigabe jasan beharko den, gero ere ukanen duzula nigarrez artzeko denbora. Denak hein bat untsa doatzino hasten balinbazira dena pleinu, zuhauren kalte...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Imprimerie du Labourd - Cazenave bidea, 29 - 64100 BAIONA | tel: 05 59 25 62 85 | Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016