Han eta Hemen | 2018ko Urriaren 11a
Han eta Hemen | 2018ko Urriaren 11a
Han eta Hemen | 2018/10/11
Han eta Hemen | 2018/10/11
Munhoa, Azkarateko ikastolako haurrak Oriorat joan dira Benito Lertxundirekin hitzegiterat. Memento hunkigarria bizi izan dute, hain segur ez dutena hola ahantziko. Urriaren 27an, Benito Lertxundiren entzuteko parada izanen dugu Donibane Garaziko Jai-Alai gunean (21:00), atera duen azken diska du aurkeztuko. Txartelak salgai dira, D. Garazi, Baigorri, Donapaleu, Maule, Hazparne, Ziburu, Baiona eta Luzaiden. Hobe aitzinetik lekua atxikitzea.
...Han eta Hemen | 2018/10/11
Han eta Hemen | 2018/10/11
Lau hilabetez ibili ondoan, Baionara etorri da larunbatean Alternatiba itzulia. Goizarekin Donibane Lohizunen pasatu delarik, Charles de Gaulle zubia blokatu dute istant batez, eskatuz bizikletak ibiltzeko bideak eginak izan daitezen. Baionan iragan dira 50 bat konferientzia, jende anitz hurbildu da. Memento berean, Hego Koreatik Valérie Masson- Delmotte, gobernamenduen arteko klimaren bilakaerari buruzko adituak (GIEC), jakinarazten zuen munduko herrialde guziek onartu zutela "1,5°C" txostena. Alternatibako kideek berehala erantzun dute, adieraziz herritarrek segituko zutela klima beroketaren kontrako mobilizazioak antolatzen. Alternatibak proposamen konkretuak eginen dituela eta kalte ekarriko duten proiektu politiko guzien kontra jarriko dela, sistema dela aldatu behar ez eta klima aldi bat gehiago oihukatzen zutela larunbateko mitinean. Igandean ere jende anitz hurbildu da, bezperako dinamika berdinean, konferentziak eta besta guneak nahas-mahas segitzen ahal zirela....
Han eta Hemen | 2018/10/11
Hitz hauekin du hasi Aman Komunak sareak, Donibane Lohizunen Turismo Bulegoaren aitzinean eman prentsaurrekoa, urriaren 13 eta 14an antolatuko duten kanpaldiari buruzko mezua. Ipar eta Hego Euskal Herriko hainbat kolektibok Notre-Damedes- Landes-ko aireportuaren kontrako borroka sustengatu dute urtetan. Topaketa horien ondorioz, Euskal Herriko jende zonbaitzuk ZAD-en gisako borrokak saretzeko asmoa dute eta dinamika baten sortzea erabaki dute. Naturaren kaltetarako den lurraren saltze proiektua ez dute onartzen. Hesien ordez zubiak eraikitzen dituen elkartasunezko mundu batean bizi nahi dutela adierazi dute. Hau dela eta, Larrun mendia hautatu dute urriaren 13 eta 14an gogoeta batzuen eramaiteko. Hain zuzen ere, Departamenduko Kontseiluak bultzatzen duen proiektuaren kontra altxatzen dira, kontra diren lekuko elkarteeri sustengua ekarri nahi dute. Ondoko belaunaldiek biziko dituzten klima aldaketen aitzinean, adierazi dute: "Tirrit, kaka zaharra: sasi proiektu honi EZ" mezu...
Han eta Hemen | 2018/10/11
Duela hamar bat urte abiatu zen Iparraldeko bertsu txapelketa, aitzin Nafarroakoarenarekin baitziren lotzen. Bi urtero egiten da eta Ipar Euskal Herrian antolatua izaiteak permititzen du ere Txapelketa Nagusirat hemengo ordezkariak igortzea. Xilaba bertsu txapelketa berriz Iparraldean gozatzeko parada ukanen dugu. Aurtengo ekitaldian 44 bertsularik parte hartuko dute, berri ona Iparraldean ere bertsularitza aitzina doala! Urriaren 12an hasiko da Gameren, orotarat 14 saio iraganen dira, abenduaren 1ean Baigorrin burutuko dena. Txapelketa huntan berrikuntza bat bada, bertsulariak ez dira banazka ariko baina taldeka. 11 talde dira muntatu, lagun artean eta bizi eremuan, naturalki osatu dira, bat Xiberun, hiru Baxe Nafarroan eta zazpi Lapurdin. Aldiro 2 talde bertsutan ariko dira 3 bertsulariz osatua eta hirugarrena epaile lanetan ariko da. Nola eskualdeko talde batzutan hiru baino gehiago diren besteak gai-emaile edota antolatzaile lanetan ariko dira.
...Han eta Hemen | 2018/10/11
B.S.
Hernandorena sariketak amaiera ukan du joanden ortziralean Hazparneko Ttattola gaztetxean. Sailkatuak ziren sei gazteak hor ziren hortz haginak xorrotx Iulen Vrignon hazpandarrak kudeatu azken saio horrentzat. Ofizioko eta bakarkako lanen ondotik bi hoberenek (Jon Gurutxaga eta Eli Pagola) jokatu dute buruz burukakoa. Hor ofizio lan bat eta kartzelako gai hau: Gazte izaiteak beti izan du borroka eta errebelaldiekin zer ikusia; gaur zure ikuspegitik zer da gazte izaitea? Arras polliki erabili duten gai bat. Epaimahaiak bukaeran Eli Pagola izendatu du xapeldun. EKE-ko Maite Deliart eta Xumai Muruak sari banaketa eginik, Xabi Hernandorenak jantzi dio xapela Eliri. Sailkapena honela gelditu da: xapeldun Eli Pagola, xapeldun orde Jon Gurutxaga, 3) Aitor Servier, 4) Maialen Akizu, 5) Txaber Altube, 6) Asier Galarza. Gazte horiek denek saioetan segituko dute ondotik, batzuek Bizkaiko xapelketan eta hemengoentzat Xilaba xapelketan aurten taldeka eginen dena. Goresmen eta suerte on...
Han eta Hemen | 2018/10/11
Azken ikerketek diotenaz, heldu batek 5 oren pasatzen ditu ordenagailu baten aitzinean, duela 10 urte 3 oren zelarik. Kasu, lanaz kanpo diren emaitzak dira, gehitu behar litzateke lan denboran pasatuak. Nerabe bat 3 oren baino gehiago egoiten da pantaila baten aitzinean, bereziki mutikoak direla errana da. Alta, inkesta horren arabera, %72ak badakite ez dela ona osagarriarentzat hainbeste denbora egoitea pantailaren aitzinean, horrez gain bi herenak meneko direla aitortzen dute. 10 egun pantailarik gabeko ekimena urtez urte hedatuz abian da, eskola desberdinak izan kolegio, lizeo, bat egiten dute dinamika horrekin, joano eta gehiago dira parte hartzen dutenak. Ikusiz arrakasta ona bildu duela, elkarte bat sortua izan da "10 Egunez Pantailak Utzi" izenarekin. Desafioa da norbera kontsumoaren arduradun izaitea eta horrekin lotua den osagarri arazoen zaintzea. Urriaren 11n, konferientzia bat antolatu da gai hunen inguruan (18 30), Baionako Albizia gelan, Plantoun etorbidean. Aipagai...
3469. zbk
Bera eleketaria denak ez ditu biziki maite eleketariak diren beste jendeak.
Arabiako erran zaharra
Gure Hitza | 2018/10/11
Janbattitt Dirassar
Lau lagun ostatu batean egoki, aspaldian usaia hartua duten bezala, mundu zabaleko gertakari asko eta asko aipatuz, batek hau eta besteak hura... Ari ziren beraz Indonesiako ugarte batzu azkarki zafratu dituen lur-ikara hortaz. Telebixtan kondatua izanik zortzi ehun hil segurik bazirela eta beharbada aise gehiago ere... (2000 hilez goiti geroztik jakin denaren arabera). Ikaragarriko makurrak bestalde! "Holako baten aditzeak berak hotz-ikara bat bezala emaiten dauzu, zinez izitzekoa ere bada..." horra berehala entzun den ateraldia. Eta bai, izitzekoa ere bada, ez da dudarik, nahiz ez giren ere alde bat ikaran egoiten ahal nun zer gertatuko den... Duela bi mila urte nunbait han, Seneka idazle famatuak gutun batzu bidali zaizkion Lucilius bere adixkideari. Hauxe ziola besteak beste: ez dela aitzinetik sobera kezkatu behar noiz zer nahigabe jasan beharko den, gero ere ukanen duzula nigarrez artzeko denbora. Denak hein bat untsa doatzino hasten balinbazira dena pleinu, zuhauren kaltetan...
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE | tel: 05 59 25 62 85 | herria@wanadoo.fr
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016