Herriz Herri - Sara (L) | 2018ko Urriaren 11a
Sara
GANEX
Erretretatuen ateraldia
iragan da urriaren 3an asteazkenez Azpeitia herrirat, Herriko Etxeak antolaturik, 42 baziren, izigarriko aro ederra zuten, gosari txikia egin eta bisitatu dituzte, herri barnea, eliza, baporeko treinean ibili eta Añota sagardotegian arratsaldeko 2:00ak aldean bazkaldu dira, aski ongi gainera, euskal kanta batzuk emanez, eguna bukatzeko Sarako herriko edantegian azken tragoa bestetako komiteak ofreitua, arratseko 8:00ak inguruan omore onean bukatu da egun eder hori, erretretatuek eskertzen dute kontseilua, helduden urtean beste holako bat antola dezan.
Abisu:
Urriaren 12an ortziralea, Zazpiak Bat taldearen biltzar nagusia gazteen gelan (19:00). - 14an, igandea, kermeza dugu Saran: (10:30) meza, (11:30) pilota partida errebotean bai eta ere Ipotx, (12:30) bazkaria Lur Berri gelan eta arratsaldean dantza espaiñolak Fabiana dantza taldearekin, bazkaria Tote Michelenak alaituko du. Menua: kalabaza salda, ahatea patatekin, gasna eta deserta, arnoa, kafe eta ttota dena 20€tan eta haurrentzat 8€, hobe erreserbatzea deituz 06-79-88-78 96. - 17an asteazkenez (20:30) Lur Berri gelan, film bat izanen da Euskal Herri eta Biarneseko laborarien gainean, zer gertatuko den ondoko urteetan. - Uso astea iraganen da urriaren 21etik 26a arte: igandean (12:30) mezaren ondotik Konfradiaren desfilea plazan, astelehenean (18:00) esku huska pilota partida, asteartean (18:30) euskal jokoak plazan, asteazkenean eta igandean usotegien bisita, ortzegunean (19:00) kontzertua elizan Erlauntza taldearekin, bertzalde egun guziz Sarako ostatu guzietan izanen dira usoak jateko.
Pilota esku huska trinketean:
2. mailan Alfaro Ellande À¢'€'" Calvet Daniel irabazdun 40-22 Airetik-en kontra. Iribarren Unai À¢'€'" Haroçarene Arnaud galtzaile 40-30 Goizeko Izarraren kontra. 4. maila: Jauregi Iñaki À¢'€'" Mariluz Christophe irabazdun 40-20 Noizbait-en kontra. Agesta Joan À¢'€'" Lecuona Aritz galtzaile 40-18 Noizbait-en kontra. Bimboire Antton À¢'€'" Elizalde Panpi galtzaile 40-21 Baionaren kontra. Palantxa 3. mailan neskak: Indaburu Gaelle À¢'€'" Jauregui Maia irabazdun 40-33 Baionaren kontra. Artekoak: Calvet Laure À¢'€'" Zunda Lorea irabazdun 40-27 Goizeko Izarraren kontra. Gazteak: Etxeberri Pacheco Laida À¢'€'" Zuttion Maylis galtzaile 40-29 Urruñarren kontra.