Herriz Herri - Heleta (NB) | 2018ko Urriaren 11a
Heleta
Herritarra
Ateraldia
Adin Ederrak eginen du urte hondarreko ateraldia urriaren 18an ortzegunez. Plazatik abiatzea 8 orenetan, askaria Arbotin, San Bladi Ospitalepeko elizaren bisita eta bazkaria Ozkaxeko ostatuan, izenak eman behar dira igandeko Mentaberrian: 05-59-37-62-46.
Aspaldi
igurikatzen ginuen euria jin zauku ez omen orotan berdin, doi bat lurraren eztitzekoa, on eginen baitu halere, beharko da harreri kasu egin, azken ateraldi bat egin bailezakete.
Mezak:
Ibiakoitzean ez da mezarik. Igandean, 9:00etan Iholdin, 10:30etan Mehainen (familien meza)