Herriz Herri - Izturitze (NB) | 2018ko Urriaren 11a
Isturitze
Herriko besten berri
Giro onean iragan dira aurtengo bestak, jendalde pollita bildurik oro har. Aroaren aldetik, haize hego goxoaren ondotik, larunbat arratseko jin zauku euri freskoa, udazken huntako idortea hautsi duena, batzuek ziotenaz urrea. Aro aldaketa horrek ez du haatik traba handirik ekarri, larunbat arratseko zikiroak joan den urtean baino afaltiar gehiago ukan baitu. Igande arratsaldez ere trinketa untsa bete da pilota lehiaketaren finalarentzat. Aitzinetik eta ondotik arizan diren dantzari eta makilariek ere ukan dutelarik behazale. Artetxean euskal antzerkiak eta kantu bazkariak gaitzeko arrakasta ukan dute berriz ere; antzerkiarentzat gela kokahala betea eta igandez 100 bazkaltiarrez goiti giro ezin hobean.
Pilota lehiaketaren berri
Finalerdietan ostiralez: Julien Etchegaray À¢'€'" Pascal De Ezcurra 37, Mikel Gonzales - Ximun Lambert 40. Alexis Inchauspe À¢'€'" Bixente Zubiat 27, Philippe Bielle À¢'€'" Thierry Harismendy 40 Igandean finala: Philippe Bielle À¢'€'" Thierry Harismendyk ereman dute 40 À¢'€'" 27 Mikel Gonzales eta Ximun Lambert-en aurka. Partida azkar eta tinki hasi dute 4 pilotariek eta hola segitu, 14-15 zirelarik Ximun Lambert-ek esku ezkerra kolpatu arte, ondorioz Ximunek ez zezakeen ezkerrarekin jo. Hala ere partida aski orekatua izan da kintze eder anitzekin Mikel Gonzales-i esker. Thierry Harismendy auzo herritarra azkar agertu zauku finalean eta ere finalerdietan Philippe Biellek bere lekua untsa atxikitzen zuela. Eskerrak herriko gazteriari bai eta Artetxea elkarteko arduraduneri herriko pesten karietara gehigarri aberatsa eskainirik.