Herriz Herri - Urepele (NB) | 2018ko Urriaren 11a
Urepele
Xalbadorren eguna
Xalbadorren Eguna, urriaren 20 eta 21ean iraganen da Urepelen, Deiadarra taldeak antolaturik, 2004ko urtez geroztik beti egin duen bezala. Xalbador ez ezik, beste bertsulariak eta euskal kultur munduko pertsona ezagun anitz gogoratuak eta omenduak izan dira hamalau urte horietan. Aurten hiru bertsulari omenduko dira: Joanes Arrosagaray (Aintzile, 1949À¢'€'"1998), Ernest Alkhat (Iholdi, 1951À¢'€'"2008), Fermin Mihura (Azkaine, 1946À¢'€'"2013).
Egitaraua:
Urriaren 21a, larunbata: (21:00), kontzertua, Urepeleko elizan, Baigorriko Lagun Alai koruaren emanaldia, (22:30) afaria eta euskal musika.
Urriaren 22a, igandea: (9:00) Xalbadorren etxolara mendi ibilaldia, (10:30) meza, (11:15) hitzaldia Ernest Alkhat, Joanes Arrosagaray eta Fermin Mihura gogoratuz, Urepeleko eskolan. Bilboko Salbatzaile dantza taldea (11:30), Herri kirolak (13:00), Donazaharre eta Mutrikuko taldeak. Bazkaria (14:00) pilotalekuan. Haurren xokoa ere izanen da. Ondotik bertsu saioa: Amets Arzallus, Xebastian Lizaso, Juan Joxe Eizmendi, Jose Luis Gorrotxategi eta Xan Alkhat. Egun horren laguntzaile dira Deiadarra elkartearekin batean, Urepeleko Herriko Etxea, Bizkaiko Aldundia eta Euskadi Irratia.
Ezkontza
Joanden buruilaren 15ean, Baxtandarraineko seme Sebastien Etchepare-k haurtu du bere biziko laguntzat Uztariztar Elodie Barnetche anderea. Elizaz ezkondu dira Urepelen eta ondotik Gamiako ostatuan zuten otordua. Denak ederki iragan dira, giro onean. Baxtandarraineko etxaldean plantatzen dira eta herrian berean gelditzen zauzkigu. Zorionak helarazten ditugu bikote gazteari eta goresmenak haien burasoeri.