Herriz Herri - Uztaritze (L) | 2018ko Urriaren 11a
Uztaritze
Eskola elebidun
Irailaren 11n Idekia eskola publikoak bere lehen gela elebiduna ideki du ama eskolan direnen 28 haurrekin. Idekitze hau, Herriko Etxeak, hezkuntza nazionalarekin eta Euskararen Erakunde Publikoarekin ereman gogoetaldi baten ondorio ona da. Duela hiru urte egin lehen entseguak porrot egin zuen. Berriz erakundeek burasoekin eta erakasleekin harremanetan jarririk heldu dira aurten lehen idekitze hortara, aldiz lehen mailarentzat egin galdea ez da burutu. Menturaz helduden urteko sartzerako? Hizkuntzalaritza politikan Herriko Etxearen helburua baita euskararen azkartzea herrian pozik agertzen da eskola elebidun bat gehiago zabaltzeaz. Doala euskara bide onean.
Herri uzta
Zonbait urte huntan bezala Herri Soinu elkarteak antolatua du Herri Uzta festibala Uztaritzen Koloreak abesbatza eta Arrangoitzen Hats Berri eta Errobiko Kaskarotak elkarteen laguntzarekin, aurten urriaren 11tik 14ra. Huna egitaraua nola doan: ortzegun huntan 11n festibalaren estreinaldia Bilgune salan (19:00) hautetsiekin; (20:30) Koloreak emazte abesbatzaren kantaldia kantu herrikoi eta berriekin eta ondotik ''Aintzina Pika'' mintzaldi ikusgarria Jean-Mixel Bedaxagar eta Mixel Etchecopar- ekin. Ortzirala 12an (20:30) Bilgunen musika, dantza tradizional eta sorkuntza hiru talderekin: Gaita Luze, Uztaritzeko txistulariak eta Burrunka. Larunbat 13a (10:00) Hiribehereko plazan Dianak, txistulari, gaitero eta trikitilariekin; (12:00) Mutxikoak Erdizka taldearekin eta gaiteroekin; (15:30) Kabalkada Uztaritzeko karriketan zehar; (16:00) Kabalkada ikusgarria Bilguneko pilota plazan Izartxoren 50 urtekari 200 aktorek (musikari, dantzari eta kantari) parte hartuko dutela (sartzea 12 euro); (19:00) zintzur bustitzea talde guziekin Dassance ikastolak antolatuko duela janarien lana; (21:00) dantzaldia Kiki Bordatxorekin. Aro txarra balitz ikusgarria eginen da Kiroletan. Igande 14an Mutxikoen egunakari (40 urte aurten) ikusgarri guziak Arrangoitzen iraganen dira. Ongi etorri deneri.
Ganer huste
San Frantses kolegioak ganer huste bat antolatzen du helduden igande huntan 14an, (9:00À¢'€'"18:00) kolegioko parkean. Suerte on hor dabiltzan bezeroeri.











