Gure Hitza | 2018ko Urriaren 11a

Izitzekoa

Janbattitt Dirassar

Lau lagun ostatu batean egoki, aspaldian usaia hartua duten bezala, mundu zabaleko gertakari asko eta asko aipatuz, batek hau eta besteak hura... Ari ziren beraz Indonesiako ugarte batzu azkarki zafratu dituen lur-ikara hortaz. Telebixtan kondatua izanik zortzi ehun hil segurik bazirela eta beharbada aise gehiago ere... (2000 hilez goiti geroztik jakin denaren arabera). Ikaragarriko makurrak bestalde! “Holako baten aditzeak berak hotz-ikara bat bezala emaiten dauzu, zinez izitzekoa ere bada...” horra berehala entzun den ateraldia. Eta bai, izitzekoa ere bada, ez da dudarik, nahiz ez giren ere alde bat ikaran egoiten ahal nun zer gertatuko den... Duela bi mila urte nunbait han, Seneka idazle famatuak gutun batzu bidali zaizkion Lucilius bere adixkideari. Hauxe ziola besteak beste: ez dela aitzinetik sobera kezkatu behar noiz zer nahigabe jasan beharko den, gero ere ukanen duzula nigarrez artzeko denbora. Denak hein bat untsa doatzino hasten balinbazira dena pleinu, zuhauren kaltetan ari zirela. Egia hori ere bainan egia ere haatik, gutarik urrun izanikan ere, izigarriko kalteak egin dituen lur-ikara batek inarrosten gituela eta ez guti. Bestenaz ere telebixtari esker ikusten direlarik irudi batzu zinez ikaragarriak, hoinbeste jende arrunt galduak bezala, hoinbeste etxe lurrerat joanak, hoinbeste bide fundituak... Bai, izitzekoa ere bada... Delako lau lagunek segitu dute solas eta solas. Batek laster egin duen oharpena hauxe izan da, bestalde ere noiz nahi eta nun nahi badirela gutien ustean izitua gelditzeko arrazoinak. Eta lauen artean gaitzeko zerrenda luzea atera dute! Erran dituzten guziekin balitake astekari hunen burutik buru betetzekoa... Bizpahiru kasu berexi behar, eta ez baitezpada ardurenik aipu direnak orobat, huna gaiak zer izan diren.

Bezperan entzuna telebixtan, Pariseko aldean, su-hiltzaile batzu ez direla gehiago berak joan nahi norapait galdea badutelarik. Nahi poliza ere heiekin joan dadien eta heiekin egon... Badakizue zergatik? Ezin sinetsia da eta bizkitartean lekuka segurik hola da: su-hiltzaileak agertu orduko, jende batzuen laguntzerat joanak, laguntzerat eta berdin salbatzerat ere, gazte batzu hasten zaizkiote lehenik zernahi erranka, eta ixtanteko harrika ere! Hortaratuak baigira? Eta bai, lekuka hortan gira orai! Gisa berean, zer ikusten da hor gaindi, hiri handien bazter horietan bereziki? Zernahi lan tzar egun guziz eta lan tzar horietarat atrebitzen direnetan, haur batzu berdin, zonbait ba hamabi edo hamahiru urtekoak, arrunt beren gisa utziak, nehoren eta deusen beldurrik ez dutenak... Gero erraiten dugu bixtan da gure eskualdean ez dela holakorik... Bainan ezin uka haatik holako gaitza aise hedatzen ahal dela. Senekak erran lezake baharbada gaitza ez deno hor ez dugula sobera kexatu behar... Badira halere gogoetatuak gelditzeko arrazoinak... Hau arrunt besterik da bainan berdin gogoetagarri ez idurika. Joanden astean Egun eta Bihar sailean, zonbait lerro baziren gai hortaz: hautetsi batzorde batek akulatu ikerketa batek salatu du erosten ditugun jateko asko, bereziki aitzinetik prestatuak diren horietan, arras kaltekor izan ditazkeela osasunarentzat. Alde batetik, sobera gaziak edo sobera gizenak, bainan oraino makurrago dena ainitzek ukana nik dakita xuxen zer den errauts zerbaitetarik birbirika bat, ikerleen arabera pozoinki hutsa dena... Bainan jatekoari itxura hobea emaiten ahal diona. Noiz arte behar dugu hori onetsi?

Hainbestenarekin preseski, Alternatiba jin da Baionarat. Bazterrak hartu du harroaldi bat ona. Dei asko zabaldu dira kartsuki. Ilundura guzien artetik, izitzekoa ere balinbada edozoin eskualdetarat so gaudelarik, badira ere segur arrazoinak baikor eta itxaropentsu segitzeko aitzina... Alternatiba ere laguntzaile...
Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3469. zbk

Bera eleketaria denak ez ditu biziki maite eleketariak diren beste jendeak.

Arabiako erran zaharra

Gure Hitza | 2018/10/11

Izitzekoa

Janbattitt Dirassar

Lau lagun ostatu batean egoki, aspaldian usaia hartua duten bezala, mundu zabaleko gertakari asko eta asko aipatuz, batek hau eta besteak hura... Ari ziren beraz Indonesiako ugarte batzu azkarki zafratu dituen lur-ikara hortaz. Telebixtan kondatua izanik zortzi ehun hil segurik bazirela eta beharbada aise gehiago ere... (2000 hilez goiti geroztik jakin denaren arabera). Ikaragarriko makurrak bestalde! “Holako baten aditzeak berak hotz-ikara bat bezala emaiten dauzu, zinez izitzekoa ere bada...” horra berehala entzun den ateraldia. Eta bai, izitzekoa ere bada, ez da dudarik, nahiz ez giren ere alde bat ikaran egoiten ahal nun zer gertatuko den... Duela bi mila urte nunbait han, Seneka idazle famatuak gutun batzu bidali zaizkion Lucilius bere adixkideari. Hauxe ziola besteak beste: ez dela aitzinetik sobera kezkatu behar noiz zer nahigabe jasan beharko den, gero ere ukanen duzula nigarrez artzeko denbora. Denak hein bat untsa doatzino hasten balinbazira dena pleinu, zuhauren kalte...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Jacques Laffitte, 11 - 64100 BAIONA | tel: 05 59 25 62 85 | Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016