Herriz Herri - Senpere (L) | 2018ko Urriaren 11a

Senpere

Afro Pop musika Larrekon larunbatean:

Arnaud Estor gitarrista eta Rebecca M’Boungouren topaketak sortu du Kolinga, nun nahasten diren kantu ta musika estilo desberdinetakoak, bainan Kongo herrialdeko influentzia azpimarratua da. Groove dantzagarriak eta trantze lilugarrien artean, Kolinga Afro-folk bikoteak musika goxo eta indartsu batean sarrarazten gaitu. Bide modernoak hartuz geroz "Black musikak" bere sustrai afrikarrak berriz eskuratzen ditu. Urriaren 13an, (20:30) abiatuko da ikuskizuna, "Entre Noir et Blanc" elkarteak antolatzen duena, prezioa 10E, urririk 12 urtezpekoentzat, aitzin erreserbak egiten ahal dira: kolingaresa@gmal.com web gunean. Oren bat eta erdiz musika ta kantu afrikarrez gozatzeko parada ezin hobea eskainia zauku, merezi du.

Erretor berria hor dago:

Gure parropiak ongi apainduak zituen gauzak ongi etorria egiteko Jean Eliçagaray apez berriari. Apezpikuaren presentzia, aipatzekoa da, berak nahi izan baitu erretor berria presentatu Azkaine, Sara eta Senpereko giristinoeri. Eliza leporaino betea zen, meza ospetsu bat aurkeztua izan da kantu, musika eta otoitzen artean. Apezpikuak bere mintzaldian azpimarratu ditu Elizaren oinarriak eta erretorak aldiz giristino guzien inplikazioa elizako urratsetan. Mezatik landa, Sara eta Senpereko auzapezek bai eta Azkaingo hautetsi batek beren ongi etorria egin dakote oihalezko aterpean, euri zaparraden gerizan. Azken "Agur Jauna" kantaturik, publikoak parte hartu du zintzur bustitze eta apairuan, egunaldia ez zen baitezpada lagun bainan ekitaldi euritsuak ez ote dira zoriontsuak?

Joanden larunbat kulturala:

Larrekon iragan da usaiako "Liburua Familian" laugarren aldikotz, bere arrakasta ukan du beti bezala. Ene aldetik arratsalde hondarrean ibili niz, haur ttipiz inguraturik entzun dut Tartaroren istorio bat Amaia Hennebut- en ahotik eta Paxkal Indoren musikaren laguntzarekin. Hunen ondotik, Claude Labat-ek mintzaldi ilustratu bat aurkeztu dauku, euskal mitologiaren gauezko izakien gainean. Hauetarik batzu beldurgarriak bainan denak baitezpadakoak gaurko gizartean, teknologia berriek ez ote diote gure bizitzari galarazten beharrezko zentzua? Larrekotik Larralderat jauzi bat eginik, han aurkitu dut ikusgarri berezi bat "Adi Adi izan Hadi". Lau artistek eraman gaituzte gure gogoeta eta ametsen barnatzerat, bake eta zorion giro batean. Loriatzeko sorpresa ona izan da, musika, dantza, bertsularitza eta poesia nahasiak baitziren eta publikoa ere parte harrarazi baitute. Ohar bat halere, Euskal Kultur Erakundeak eta Larraldeak antolatu ikuskizunak, merezi zuen jende gehiago.

Errugbia:

Balentria ttipi bat egin du gure lehen taldeak Kanboko ekiparen kontra irabaziz 15/11. Partidaren bukaera frango bortitza izan omen da, euskal pastiza ospatze egunean iduri luke tartak merkerik partikatu dituztela. Erreserbak bere aldetik galdu dute 3/14. Helduden igandean Donapaleuko taldea errezebituko dute Gazteluko zelaian, ea berriz irabazdun aterako diren

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3469. zbk

Bera eleketaria denak ez ditu biziki maite eleketariak diren beste jendeak.

Arabiako erran zaharra

Gure Hitza | 2018/10/11

Izitzekoa

Janbattitt Dirassar

Lau lagun ostatu batean egoki, aspaldian usaia hartua duten bezala, mundu zabaleko gertakari asko eta asko aipatuz, batek hau eta besteak hura... Ari ziren beraz Indonesiako ugarte batzu azkarki zafratu dituen lur-ikara hortaz. Telebixtan kondatua izanik zortzi ehun hil segurik bazirela eta beharbada aise gehiago ere... (2000 hilez goiti geroztik jakin denaren arabera). Ikaragarriko makurrak bestalde! “Holako baten aditzeak berak hotz-ikara bat bezala emaiten dauzu, zinez izitzekoa ere bada...” horra berehala entzun den ateraldia. Eta bai, izitzekoa ere bada, ez da dudarik, nahiz ez giren ere alde bat ikaran egoiten ahal nun zer gertatuko den... Duela bi mila urte nunbait han, Seneka idazle famatuak gutun batzu bidali zaizkion Lucilius bere adixkideari. Hauxe ziola besteak beste: ez dela aitzinetik sobera kezkatu behar noiz zer nahigabe jasan beharko den, gero ere ukanen duzula nigarrez artzeko denbora. Denak hein bat untsa doatzino hasten balinbazira dena pleinu, zuhauren kalte...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Jacques Laffitte, 11 - 64100 BAIONA | tel: 05 59 25 62 85 | Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016