Han eta Hemen | 2018ko Urriaren 11a

HERNANDORENA BERTSU SARIKETA 2018

B.S.

Eli Pagola xapelduna
Eli%20Pagola%20xapelduna

Hernandorena sariketak amaiera ukan du joanden ortziralean Hazparneko Ttattola gaztetxean. Sailkatuak ziren sei gazteak hor ziren hortz haginak xorrotx Iulen Vrignon hazpandarrak kudeatu azken saio horrentzat. Ofizioko eta bakarkako lanen ondotik bi hoberenek (Jon Gurutxaga eta Eli Pagola) jokatu dute buruz burukakoa. Hor ofizio lan bat eta kartzelako gai hau: Gazte izaiteak beti izan du borroka eta errebelaldiekin zer ikusia; gaur zure ikuspegitik zer da gazte izaitea? Arras polliki erabili duten gai bat. Epaimahaiak bukaeran Eli Pagola izendatu du xapeldun. EKE-ko Maite Deliart eta Xumai Muruak sari banaketa eginik, Xabi Hernandorenak jantzi dio xapela Eliri. Sailkapena honela gelditu da: xapeldun Eli Pagola, xapeldun orde Jon Gurutxaga, 3) Aitor Servier, 4) Maialen Akizu, 5) Txaber Altube, 6) Asier Galarza. Gazte horiek denek saioetan segituko dute ondotik, batzuek Bizkaiko xapelketan eta hemengoentzat Xilaba xapelketan aurten taldeka eginen dena. Goresmen eta suerte on deneri.

Xilaba xapelketa

Denborarik galdu gabe Bertsularien Lagunak elkarteak hasten du ortzirale huntan berean Xilaba xapelketa taldeka. Hameka talde badira lehian (orotara 44 bertsularirekin, batzu aski ezagunak, beste batzu hasten ari). Taldeen izenak hauexek dira: Dilindan, Eskukula, Ezkobrutak, Kantiniersak, Kontrabanda, Kosta ala kosta, Mattinsalto, Ostatu batuak, Otsoaren 7 umeak, Sasi bertsolariak eta Tirrit. Asteburu huntan beraz Gamereko ostatuan 20:00etan: Kantiniersak eta Ostatu batuak. Biharamunean Altzumartako herriko gelan (19:00): Eskukula eta Otsoaren 7 umeak. Ondoko astean denen berri.

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

Han eta Hemen | 2018/10/11

Euskaltzaindia eta Herria astekaria eskuz esku

Donostian, Peio Jorajuria (Herria) eta Andres Urrutia euskaltzainburua, izenpetze aktan
Donostian_%20Peio%20Jorajuria%20(Herria)%20eta%20Andres%20Urrutia%20euskaltzainburua_%20izenpetze%20aktan
Euskaltzaindiaren mendeburua urte oso batez ospatuko da, jadanik luze eta zabal esplikatua dauzuegun gisa. Eta funtsean, Baionan irailaren 13an iragan den lehen kolokiotik landa, joan den astean Arantzazun iragan da bigarren ekitaldia, hiru eguneko kongresua euskara batuaren inguruan, honek hain zuzen 50 urte betetzen dituela. Ekitaldi horiek guzien berri emateko, Euskaltzaindiak euskal hedabideekin partaidetza-hitzarmena izenpetu du urriaren 1ean, Euskaltzaindiak Donostian daukan ordezkaritzaren egoitzan. Hitzarmen horren bidez, Euskaltzaindiak bere ekitaldi guzietan agertuko ditu hedabide horien ezaugarriak, logo eta beste, eta hedabideek beren aldetik Euskaltzaindiaren ekitaldien berri zabalduko dute. Herria astekariak emanen dauzue beraz Euskaltzaindiaren aldian aldiko berri, aspaldi hontan jadanik egiten duen urratsari jarraikiz.

Irakurri segida

Han eta Hemen | 2018/10/11

GURE OROITZAPENAK fikziozko film kolektiboa

Gure Oroitzapenak filma, Donostiako zinemaldian estreinatu ondoan, Euskal Herri osoko zinemetan izanen da laster. Iparraldean zinema gelekin elkarlana hasi dute, eta denek indarra emanen dute urriaren 8tik goiti proiektatzeko. Hamabi zuzendariren artean sortu film hunek, Joseba Sarrionandiaren mundua erakusten du, lehen aldiz, ikus-entzunezko proposamen batean. Sarri izengoitiarekin ezagutua da euskal poeta, hunen idatziak dira iruditan agertuko.

Irakurri segida

Han eta Hemen | 2018/10/11

Benito Lertxundi D. Garazin

Munhoa, Azkarateko ikastolako haurrak Oriorat joan dira Benito Lertxundirekin hitzegiterat. Memento hunkigarria bizi izan dute, hain segur ez dutena hola ahantziko. Urriaren 27an, Benito Lertxundiren entzuteko parada izanen dugu Donibane Garaziko Jai-Alai gunean (21:00), atera duen azken diska du aurkeztuko. Txartelak salgai dira, D. Garazi, Baigorri, Donapaleu, Maule, Hazparne, Ziburu, Baiona eta Luzaiden. Hobe aitzinetik lekua atxikitzea.

Irakurri segida

Han eta Hemen | 2018/10/11

Alternatiban gogoetak, ekintzak eta besta

Alternatiba itzulia heltzen ari Baiona Ttipira.
Alternatiba%20itzulia%20heltzen%20ari%20Baiona%20Ttipira.

Lau hilabetez ibili ondoan, Baionara etorri da larunbatean Alternatiba itzulia. Goizarekin Donibane Lohizunen pasatu delarik, Charles de Gaulle zubia blokatu dute istant batez, eskatuz bizikletak ibiltzeko bideak eginak izan daitezen. Baionan iragan dira 50 bat konferientzia, jende anitz hurbildu da. Memento berean, Hego Koreatik Valérie Masson- Delmotte, gobernamenduen arteko klimaren bilakaerari buruzko adituak (GIEC), jakinarazten zuen munduko herrialde guziek onartu zutela "1,5°C" txostena. Alternatibako kideek berehala erantzun dute, adieraziz herritarrek segituko zutela klima beroketaren kontrako mobilizazioak antolatzen. Alternatibak proposamen konkretuak eginen dituela eta kalte ekarriko duten proiektu politiko guzien kontra jarriko dela, sistema dela aldatu behar ez eta klima aldi bat gehiago oihukatzen zutela larunbateko mitinean. Igandean ere jende anitz hurbildu da, bezperako dinamika berdinean, konferentziak eta besta guneak nahas-mahas segitzen ahal zirela. Antolatza...

Irakurri segida

Han eta Hemen | 2018/10/11

Larrun gure altxorra da, zaindu dezagun!

Donibane Lohizuneko Turismo bulegoaren aitzinean AmanKomunakeko kideak.
Donibane%20Lohizuneko%20Turismo%20bulegoaren%20aitzinean%20AmanKomunakeko%20kideak.

Hitz hauekin du hasi Aman Komunak sareak, Donibane Lohizunen Turismo Bulegoaren aitzinean eman prentsaurrekoa, urriaren 13 eta 14an antolatuko duten kanpaldiari buruzko mezua. Ipar eta Hego Euskal Herriko hainbat kolektibok Notre-Damedes- Landes-ko aireportuaren kontrako borroka sustengatu dute urtetan. Topaketa horien ondorioz, Euskal Herriko jende zonbaitzuk ZAD-en gisako borrokak saretzeko asmoa dute eta dinamika baten sortzea erabaki dute. Naturaren kaltetarako den lurraren saltze proiektua ez dute onartzen. Hesien ordez zubiak eraikitzen dituen elkartasunezko mundu batean bizi nahi dutela adierazi dute. Hau dela eta, Larrun mendia hautatu dute urriaren 13 eta 14an gogoeta batzuen eramaiteko. Hain zuzen ere, Departamenduko Kontseiluak bultzatzen duen proiektuaren kontra altxatzen dira, kontra diren lekuko elkarteeri sustengua ekarri nahi dute. Ondoko belaunaldiek biziko dituzten klima aldaketen aitzinean, adierazi dute: “Tirrit, kaka zaharra: sasi proiektu honi EZ” mezu argi...

Irakurri segida

Han eta Hemen | 2018/10/11

Xilaba 2018 heldu!

Duela hamar bat urte abiatu zen Iparraldeko bertsu txapelketa, aitzin Nafarroakoarenarekin baitziren lotzen. Bi urtero egiten da eta Ipar Euskal Herrian antolatua izaiteak permititzen du ere Txapelketa Nagusirat hemengo ordezkariak igortzea. Xilaba bertsu txapelketa berriz Iparraldean gozatzeko parada ukanen dugu. Aurtengo ekitaldian 44 bertsularik parte hartuko dute, berri ona Iparraldean ere bertsularitza aitzina doala! Urriaren 12an hasiko da Gameren, orotarat 14 saio iraganen dira, abenduaren 1ean Baigorrin burutuko dena. Txapelketa huntan berrikuntza bat bada, bertsulariak ez dira banazka ariko baina taldeka. 11 talde dira muntatu, lagun artean eta bizi eremuan, naturalki osatu dira, bat Xiberun, hiru Baxe Nafarroan eta zazpi Lapurdin. Aldiro 2 talde bertsutan ariko dira 3 bertsulariz osatua eta hirugarrena epaile lanetan ariko da. Nola eskualdeko talde batzutan hiru baino gehiago diren besteak gai-emaile edota antolatzaile lanetan ariko dira.

Irakurri segida

Han eta Hemen | 2018/10/11

10 egunez pantailak utzi!

10%20egunez%20pantailak%20utzi!

Azken ikerketek diotenaz, heldu batek 5 oren pasatzen ditu ordenagailu baten aitzinean, duela 10 urte 3 oren zelarik. Kasu, lanaz kanpo diren emaitzak dira, gehitu behar litzateke lan denboran pasatuak. Nerabe bat 3 oren baino gehiago egoiten da pantaila baten aitzinean, bereziki mutikoak direla errana da. Alta, inkesta horren arabera, %72ak badakite ez dela ona osagarriarentzat hainbeste denbora egoitea pantailaren aitzinean, horrez gain bi herenak meneko direla aitortzen dute. 10 egun pantailarik gabeko ekimena urtez urte hedatuz abian da, eskola desberdinak izan kolegio, lizeo, bat egiten dute dinamika horrekin, joano eta gehiago dira parte hartzen dutenak. Ikusiz arrakasta ona bildu duela, elkarte bat sortua izan da "10 Egunez Pantailak Utzi" izenarekin. Desafioa da norbera kontsumoaren arduradun izaitea eta horrekin lotua den osagarri arazoen zaintzea. Urriaren 11n, konferientzia bat antolatu da gai hunen inguruan (18 30), Baionako Albizia gelan, Plantoun etorbidean. Aipagai iz...

Irakurri segida

3469. zbk

Bera eleketaria denak ez ditu biziki maite eleketariak diren beste jendeak.

Arabiako erran zaharra

Azalekoa | 2018/10/11

Etorkinen arazoa beti hor

M.O.

Etorkinen%20arazoa%20beti%20hor

Cimade, Collectif Etorkinekin eta Ongi Etorri Errefuxiatuak mugimenduek gune adierazgarria hartu dute agerraldiaren egiteko, Baionako Euskaldunen Plaza, hortik baitira abiatzen edo horrat etortzen etorkinak, autobusen geltokia izanez.

Cimade, Collectif Etorkinekin eta Ongi Etorri Errefuxiatuak mugimenduek gune adierazgarria hartu dute agerraldiaren egiteko, Baionako Euskaldunen Plaza, hortik baitira abiatzen edo horrat etortzen etorkinak, autobusen geltokia izanez. Ekitaldi denboran frogatu dena, hamarnaka baitziren, gehienak mutiko gazte batzuk.

Euskal Herriko egoera

Gaur egungo egoera biziki larria dela erran daukute, hemen berean Euskal Herrian, Irunen muga pasatu nahian ari dira eta berriz botatuak bortizki poliziarenganik beste eskualdera. Baionara heltzen direlarik gehienek kanpoan lo egiten dute, arazo humanoak sortuz. Mugimenduetako ordezkariak zioten aterpe eskas handia dela, bai Hegoaldean baieta Iparraldean. Bilborat etortzen direnak 3 eguneko egonaldia segurtatua baldin badute, gero kanpoan bizi behar dute zion Ongi Etorri Errefuxiatuak elkarteko ordezkariak. Babesa eskatzeko epea motza da Hegoaldean, hilabete batekoa eta ez badute epe hortan galdea egina urte batez igurikatu beha...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Imprimerie du Labourd - Cazenave bidea, 29 - 64100 BAIONA | tel: 05 59 25 62 85 | Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016