Gure Hitza | 2019ko Otsailaren 21a

Eguzki izpia

Peio Jorajuria

Mundu nahasi eta zurrunbilatsu huntan, gauzak gehienetan alde ilunetik ikusten ditugu, iluna are ilunago bilakaraziz. Hedabideak ere frangotan hortara lerratzen gira. Bai, baldin badugu ere ezkor izateko arrazoinik nasaiki, egia da inguruan senditzen dugun giro hitsak soberasko harenganatzen gaituela askotan, brastakoan harrapatzen, berri txarrenetara lerraraziz, onak ere alta badirelarik, eta guk uste baino gehiago, ardurago ikus genitzakeenak begiak behar diren bezala idekitzen bagenitu bederen. Berri on horietarik daukat berrikitan frantses telebistak zabaldu duen oren erditsu bateko erreportaia. Perla bat, eguzki izpi gozagarria. Donibane Lohizuneko Lucien Castagnède enbaldituaren historia zaiku kondatua izan "Le périple de Lucien" dokumentalean. Gaztetan, auto istripu baten ondotik paraplegiko gelditu zen, bi zangoen balioa galdurik. 20 urtetan jarleku errotadunean ibiltzera behartua! Geroztik 50 urte iragan dira, eta Donibandarra ez da segurki alferrik egon. Istriputik landa denbora gogorrak bizi izan bazituen ere, ondotik biziari artoski lotu zen. Elbarritasunaren aztaparren gainetik, bertzeen zerbitzurako urratsetan kuraiaz beterik jarri. 1989an, "Handicap Sans Frontières" elkartea sortu zuen. Eta elkarte horren izenean, bertzeak bertze, Boli Kostan obra baliosak eraman, Yenale herrixkan. Boli Kosta mendebaldeko herri ttipiño bat da Yenale, oihan artean. Lucien Castagnèdek À¢'€'" han "Papa Lulu" deitzen dute À¢'€'" proiektu berezi batzu eramaki ditu han hiru urte huntan. Eskola antolatu, inguruko haurrak baldintza hobeetan eskolatzeko. Ur putzu bat zilatu, tokian berean urik ez baitzuten batere hango biztanleek. Eta, berezikiago, jarleku errotadunetan dabiltzan haur eta gazteentzat barnetegi bat eraiki. Jakin behar da han gaindi, heren mundu guzian orokorki bezala, haur enbaldituak bizi sozialetik baztertuak direla, haurrak berak eta horien aitamak elbarritasunaz hobendun balire bezala. Yenalen, Lucien Castagnèdek haur enbalditu horiek bildu ditu, jarleku errotadunak eta gabeak, azken haueri araberako jarlekua eskainiz, eta barnetegi hortara sarrarazi ditu, horiek ere bertze haurren eskubide berdinak ukan ditzaten, bai ikasteko eta ere beren etorkizunari buru egiteko. Barnetegi horren estreinaldian, ikusi behar zen haur horien loria, zorion betea ikus zaitekeela beren begi distiratsuetan. "Jarleku errotadunezko ene haurrideak" ditu deitzen Papa Luluk. Egiari zor, erreportaia horrek bietan plazer egin daut, gaztetan Yenaleko eskualde hori guzia ezagutu bainuen, han gaindi eginiko kooperazio denboraldian. Bihotza pil-pilean naukan hango irudiak ikustean eta berezikiago haur horien bozkarioa gozatzean. Bai, gisa hortako urratsek bihotza goraltxatzen daukute.

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3487. zbk

Gobernuaz guti mintzo bada jendea, gobernu hori frango ona izan behar da

(Jean Jacques Rousseau)

Gure Hitza | 2019/02/21

Eguzki izpia

Peio Jorajuria

Mundu nahasi eta zurrunbilatsu huntan, gauzak gehienetan alde ilunetik ikusten ditugu, iluna are ilunago bilakaraziz. Hedabideak ere frangotan hortara lerratzen gira. Bai, baldin badugu ere ezkor izateko arrazoinik nasaiki, egia da inguruan senditzen dugun giro hitsak soberasko harenganatzen gaituela askotan, brastakoan harrapatzen, berri txarrenetara lerraraziz, onak ere alta badirelarik, eta guk uste baino gehiago, ardurago ikus genitzakeenak begiak behar diren bezala idekitzen bagenitu bederen. Berri on horietarik daukat berrikitan frantses telebistak zabaldu duen oren erditsu bateko erreportaia. Perla bat, eguzki izpi gozagarria. Donibane Lohizuneko Lucien Castagnède enbaldituaren historia zaiku kondatua izan "Le périple de Lucien" dokumentalean. Gaztetan, auto istripu baten ondotik paraplegiko gelditu zen, bi zangoen balioa galdurik. 20 urtetan jarleku errotadunean ibiltzera behartua! Geroztik 50 urte iragan dira, eta Donibandarra ez da segurki alferrik egon. Istriputik...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE | tel: 05 59 25 62 85 | herria@wanadoo.fr

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016