Herriz Herri - Uztaritze (L) | 2019ko Otsailaren 21a

Herri Soinu jo aitzina!

Jazko kabalkada, Izartxo taldea.
Jazko%20kabalkada_%20Izartxo%20taldea.

2018. urtea, urte aberatsa izan da Herri Soinu elkartearentzat. Iturburua elkartea sortua dute nun bateratu diren Iparraldeko Dantzarien Biltzarra, Euskal Kultur Erakundea, Euskal Elkargoa, Uztaritzeko Herriko Etxea eta FAMDT egitura (Fédération des acteurs des musiques et danses traditionelles). Horrez gain, Baionako Kontserbatorioarekin partaidetza segitzea, "Euskal Kulturaren eguna" antolatzeko eta Euskal Museoarekin, ekitaldi, hitzaldi, eta animazio desberdinak Hartzaro Festibalaren kari. Ahantzi gabe 2018an, Izartxo dantza taldearen 50. urteurrena ospatzeko kabalkada antolatu zuela, arraskasta handia bilduz. 2019an ere ez dira geldirik egonen, Herri Soinuren xedea da, ohizko musika eta dantza sustatzea, ohizko eta garaikide sorkuntzak elkartuz eta bultzatuz. Horrez gain nahi dute profesionalak izan nahi duten artista gazteak sustengatu. Herri Soinu Elkarteak, amatur ohidurak balioztatu eta sustatu nahi ditu ere, euskal kultura bizirik eta herrikoia atxikiz. Aurten, Herri Soinuk 3 gertakari nagusi antolatuko ditu: Hartzaro, Hartza Altzoan martxoaren 22tik 24ra Ezpeletan eta Herri Uzta, urriaren 10etik 13ra. Hartzaro festibala joan den astean hasia da eta iraunen du martxoaren 5a arte. 23. edizioa ospatzeko, gelako eta karrikako ikusgarriak, Uztaritzeko taldeekin (Uztaritzeko txistulariak, Gaita Luze, Erdizka taldea) baita ere Aukeran, Manez eta Kobreak, Zarena Zarelako, Sok, Izartxo, Àƒ'œda Batez, Jarauta 69, Kli-K Txaranga besteak beste ikusgai izanen dira. Heldu diren egunentzat, horra egitaraua: Otsailaren 22a: Lapurdi gelan (19:00), Ur Begiren mintzaldia "Euskaldunak eta itsasoa" Pasaiako Albaolaren Xabier Agotek. Sartzea urririk. Otsailaren 23a: Arruntza auzoa, ASCA eta ZORTZIKO elkarteen laguntzarekin. Goizean, K a s k a r o t a k etxez-etxe eta Arruntzako elizan (20:30) À¢'€'" Kontzertua Manez eta Kobreak. Sartzea 12€.

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

Herriz Herri - Uztaritze (L) | 2019/02/21

Herri Soinu jo aitzina!

Jazko kabalkada, Izartxo taldea.
Jazko%20kabalkada_%20Izartxo%20taldea.

2018. urtea, urte aberatsa izan da Herri Soinu elkartearentzat. Iturburua elkartea sortua dute nun bateratu diren Iparraldeko Dantzarien Biltzarra, Euskal Kultur Erakundea, Euskal Elkargoa, Uztaritzeko Herriko Etxea eta FAMDT egitura (Fédération des acteurs des musiques et danses traditionelles). Horrez gain, Baionako Kontserbatorioarekin partaidetza segitzea, "Euskal Kulturaren eguna" antolatzeko eta Euskal Museoarekin, ekitaldi, hitzaldi, eta animazio desberdinak Hartzaro Festibalaren kari. Ahantzi gabe 2018an, Izartxo dantza taldearen 50. urteurrena ospatzeko kabalkada antolatu zuela, arraskasta handia bilduz. 2019an ere ez dira geldirik egonen, Herri Soinuren xedea da, ohizko musika eta dantza sustatzea, ohizko eta garaikide sorkuntzak elkartuz eta bultzatuz. Horrez gain nahi dute profesionalak izan nahi duten artista gazteak sustengatu. Herri Soinu Elkarteak, amatur ohidurak balioztatu eta sustatu nahi ditu ere, euskal kultura bizirik eta herrikoia atxikiz. Aurten, Herri...

Irakurri segida

3487. zbk

Gobernuaz guti mintzo bada jendea, gobernu hori frango ona izan behar da

(Jean Jacques Rousseau)

Gure Hitza | 2019/02/21

Eguzki izpia

Peio Jorajuria

Mundu nahasi eta zurrunbilatsu huntan, gauzak gehienetan alde ilunetik ikusten ditugu, iluna are ilunago bilakaraziz. Hedabideak ere frangotan hortara lerratzen gira. Bai, baldin badugu ere ezkor izateko arrazoinik nasaiki, egia da inguruan senditzen dugun giro hitsak soberasko harenganatzen gaituela askotan, brastakoan harrapatzen, berri txarrenetara lerraraziz, onak ere alta badirelarik, eta guk uste baino gehiago, ardurago ikus genitzakeenak begiak behar diren bezala idekitzen bagenitu bederen. Berri on horietarik daukat berrikitan frantses telebistak zabaldu duen oren erditsu bateko erreportaia. Perla bat, eguzki izpi gozagarria. Donibane Lohizuneko Lucien Castagnède enbaldituaren historia zaiku kondatua izan "Le périple de Lucien" dokumentalean. Gaztetan, auto istripu baten ondotik paraplegiko gelditu zen, bi zangoen balioa galdurik. 20 urtetan jarleku errotadunean ibiltzera behartua! Geroztik 50 urte iragan dira, eta Donibandarra ez da segurki alferrik egon. Istriputik...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE | tel: 05 59 25 62 85 | herria@wanadoo.fr

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016