Herriz Herri - Azkaine (L) | 2019ko Otsailaren 21a
Azkaine
Huna azken bi hilabeteetako sortzeak:
Diego GUILLAUME, Adrien GUILLAUME eta Sabrina ARASCOren etxean; Maika MAYOUSSIER Navarro, Bruno MAYOUSSIER eta Patricia NAVARROren etxean; Rose Uxue ESTECORENA, Pascal ESTECORENA eta Stéphanie GARCIA Izarra etxean; Manoa Louméo Ugo CHAUVIN CLOT, Thibaud CHAUVIN eta Elisa CLOT-en etxean; Laia URDAMPILLETA, Fabien URDAMPILLETA eta Maider LECUBERRIETAren etxean; Xan VERGER MENDIZABAL, Alexis VERGER eta Julia MENDIZABAL-en etxean; Mattin SAINT MACARY, Baptiste SAINT MACARY eta Marion PENAUD-ren etxean; Idriss BOUR FIEVET, Patrick BOUR eta Océane FIEVET-en etxean; Chloé ELIZALDE IBARRART, François ELIZALDE eta Laetitia IBARRART-en etxean. Zorionak buraso gazteeri eta haur ttiki horiek handi ditela aitamen maitasunean.
Ezkontza bat:
Jean-Paul ROBERT eta Fanny LARREk eman dute baia elkarri. Bozkarioan eta elkarren maitasunean bizi ditela desiratzen diotegu bieri.
Ehortzeak:
Mundu hau utzi dute Jeanne LASAGA, Pierre Noël GUILLEMINOT eta Maria Jesus ETCHEVERRYk. Gure dolumin bizienak doluan diren familieri.
Bi "Jesus" musikarien kontzertua
Jesus-Martin MORO organista eta Jesus AURED akordeoi joileak kontzertua emanen dute elgarrekin, igandean, 24an, Azkaingo elizan (18:00). Ongi etorri deneri, zinez balioko baitu bi musikari artista horien entzutea.










