Herriz Herri - Izturitze (NB) | 2019ko Otsailaren 21a
Izturitze
2018 izan ditugu
- 5 sortze: LACLAU Michel David Argian, DACHARY Inès Gainekoetxean, BORDA Jon Mendigaraian, CAMOU Elio Artizarran, DE CASTRO LOPEZ Gustave Haltzerrekan.
- 4 heriotze: SAINT ESTEBEN Jean (Bakardatzborda) GARAY Janbattitt (Laharraga) SABAROTS Louis (Berjietenia) LISSAR Jean- Michel (Bidegainia).
- Ezkontza bat: DOLNY Sebastien LIONEL Johanarekin.
Mus xapelgoa
Otsailaren 10ean 11 parek jokatu zituzten lehen partidak Seroratea ostatuan. Pierrot DURRUTY-Elena HARAMBOURE eta Janbattit GARRA-Jean Jacques ASCERY 2 pareak dira ariko kantonamendu mailan ondoko egunetan, agian joko anitzekin.
Artetxean
Joste ikastaldi bat proposatua da, urririk, otsailaren 22an ostiralez (9:30-12:00). Oihalak lekuan berean izanen dira denentzat, bakoitzaren gain haatik hari eta orratzak, aizturrak bai eta josteko tresna duenak. Izena emaiteko: 06-84-53-14-14.
Otsailaren 23an bertsu afaria
Arberoako ikastolak antolatzen duena Donamartiriko herriko gelan iraganen da larunbat arats huntan. Fama handiko bi bertsulari dira entzunen: Amets ARZALLUS eta Andoni EGANA xapeldun ohiak. Bertsularitza maite dutenentzat hitzordu zinez interesgarria. Astiriko 7etarik goiti zintzur goxatze, ondotik auharia aitzinetik izena emanez: 06-37-36-90-76ra. Bakan gertatzen den parada hau ez huts egin!











