Pilota | 2019ko Otsailaren 21a
ELITE PRO, B MAILAN: LAMBERT L. ETA INCHAUSPE FINALEAN EUSKAL HERRIKO PILOTA BATZORDEAN: FINALA ZORTZIRENAK FRANTZIAKO XAPELGOAN, GAZTEEN FINALEN EMAITZAK
JME
ELITE PRO XAPELGOA BURUZ-BURUKA
A mailan:
Aste huntan ez da partidarik jokatu Larralde eta Bilbao kolpatuak izanez. Ondorioz, Ducassou-k eta Ospital- ek eginen dute finala martxoaren 3an igandean, goizeko 11etan, Hazparneko Berria Trinketean.
B mailan:
Bi partida baziren finalerdi gisa Hazparnen joan den ortziralean. Huna emaitzak:
Lambert L.......................... 40
De Ezcurra......................... 22
Lehen eta azken berdinketa 2/2tan izan da 59 minutu iraun duen partida huntan. Berehala, Lambert-ek abantaila hartu du, xantza izpirik utzi gabe Paxkali eta markagailuan diferentzia handituz joan da: 7/3, 13/7, 20/10, 25/15, 32/18, 38/22. Saketik egin dituzten tantoak: Lambert-ek 12, Paxkalek 5.
Inchauspe.......................... 40
Palomes............................. 15
Bi berdintzerekin hasi bada partida 1/1, 2/2, gero, denborarik galdu gabe, hiru oren laurden barne (44 minutu xuxen), Alexis airez aire nagusitu da 8/2, 17/3, 23/7, 32/8, 36/14, 40/15. Inchauspe-k 14 tanto saketik, Palomes-ek bat baizik ez. B maila huntako finala iraganen da heldu den astelehenean, otsailaren 25ean, Donibane Garazin.
17:00etan:
Lambert L.............................?
Inchauspe............................?
16:00etan: Aitzin partida
GARAZIKO ASTELEHENA
Denbora ederraz baliatuz eta Garateneko partidaren afixak agradaturik, jende alde pollita bazen trinketeko galerietan.
Elgart / Guichandut........... 50
Olçomendy / Harismendy. 34
Hiru aldiz segidan irabazle izan ondoan, Olçomendy eta Harismendy urrunxko gelditu dira oraikoan konduetan urruñarraren eta Irisartarraren kontra. Arras berdinean hasiak ziren: 1/1, 2/2, 5/5, baina gero irabazleek hartu eta atxiki dute manamendua: 13/7, 18/12, 25/15, 30/20, 38/22, 42/28, 46/34, 50/34.
Partidak oren bat eta 18 minutu iraun du. Sakeak: Elgart-ek 8 eta 2 falta, Olçomendy-k 7.
Heldu den astelehenean, otsailaren 25ean, 17:00etan Elite Pro B mailako finala, aitzin partida batekin 16:00etan.
FRANTZIAKO FEDERAZIOAREN XAPELGOA GAZTEENTZAT
Gazteen xapelgoaren finalak iragan dira Azkainen, joan den larunbatean.
Huna emaitzak:
Xitoetan:
Larralde / Etcheverry- Bortheiry (Oztibartarrak).....40
Allot / Arambel (Zaharrer Segi 1 Baigorri).....26
Kimuetan:
Larrechea / Migueltorena (Atzarri 1).............................40
Larzabal / Gonzales (Azkaindarrak 1). 28
Gaztetxoetan
Lopez / Lazcano (Senpere 1)..40
Negueloua / Berrogain (Maule 1)............35
Partida onak eskaini dituzte orokorki gazte hauek, partikulazki gaztetxoetan. Mauletarrak gibeletik izanik zilo handiarekin, 23/7, 34/34 berdintzera heldu dira eta 35/34 aitzinerat pasatu ere. Azken bost kintzeak Senperekoek eskuratu dituzte eta beraz titulua ere. Gazteen partida hauetan asko pilotari ohi edo oraino ari direnak ikusi ditugu, hemen beren semeen laguntzaile gisa.
EUSKAL HERRIKO PILOTA BATZORDEAREN XAPELGOA BURUZ-BURUKA
Joan den asteburuan barraderak ziren lehen mailako azken zortzien eta bigarren mailako lehen zortzien artean. Huna emaitzak:
Alcasena (Zaharrer Segi)....40
Amestoy (Atzarri).................07
Dufourg (Eskulari).............. 40
Ibarburu (Azkaindarrak 1).. 37
Jaureguy (Senpere)............40
Iribarren (Zaharrer Segi).....16
Bereterbide (Senpere)........40
Heguiabehere (BAC)...........18
Endara (Sara)......................40
Maitia (Noizbait)..................25
Urruty (Denek Bat)..............40
Haroçarene (Sara)..............25
Etchegaray (Zaharrer Segi).40
Oxarango (Airetik)...............33
Barraderetako irabazleak aurkituko ditudu lehen mailako lehen zortzien kontra sailkapen orokorraren arabera. Hemen agertzen dugu nor noren kontra ariko den baina lerro hauek igortzean lekuak ez ziren oraino finkatuak.
Echeverria (Airetik)................?
Dufourg (Eskulari).................?
Anchordoqui (Atzarri)............?
Jaureguy (Senpere).............?
Lamure (Eskulari)..................?
Bereterbide (Senpere)..........?
Cigarroa (Urruñarrak)............?
Urruty (Denek Bat)................?
Etcheto (Irisartarrak).............?
Etchegaray (Zaharrer Segi)...?
Massonde (Atzarri)................?
Garat (Atzarri).......................?
Mendiburu (Amikuze 1).........?
Endara (Sara).......................?
Bideondo (Urruñarrak)..........?
Alcasena (Zaharrer Segi)......?
HEGOALDEKO BERRI
Joan den asteburuko partiden emaitzak:
À¯'ƒ'¨Larrainzar: 2019/02/15ean
P. Etxeberria À¢'€'" Garmendia..22
Alberdi À¢'€'" Erasun................ 17
Irribarria À¢'€'" Zabaleta........... 22
Urrutikoetxea À¢'€'" Aretxabaleta... 6
À¯'ƒ'¨Labrit - Iruñea: 2019/02/16an
Agirre À¢'€'" Salaverri............... 22
Dario À¢'€'" Ruiz....................... 18
Ezkurdia À¢'€'" Ladis Galarza.. 22
Bengoetxea VI À¢'€'" Imaz........ 14
À¯'ƒ'¨Soria: 2019/02/16an
Victor À¢'€'" Albisu.................... 22
Elezkano II À¢'€'" Rezusta........ 17
À¯'ƒ'¨ Tolosa: 2019/02/17an
P. Etxeberria À¢'€'" Untoria....... 22
Jaka À¢'€'" Tolosa..................... 13
Altuna III À¢'€'" Martija............. 22
Artola À¢'€'" Mariezkurrena II... 15
Asteburu hau garrantzitsua zen jakiteko zein bikote sailkatzen zen finalerdietarako. Jadanik finalerdietan dira Elezkano-Rezusta, Irribarria-Zabaleta, Victor- Albisu. Tolosan jokatu den partida hau garrantzitsua zen bi bikoteentzat. Artola eta Mariezkurrena sailkatuko ziren irabazi ukan balute, aldiz, Altunak eta Martijak partida hau galdu balute finalerdietatik kanpo geldituko ziren. Baina gauzak ez dira horrela gertatu. Ikusiko orai heldu den asteburuko partiden ondotik zein izanen den finalerdietako laugarren ekipa. Huna heldu den asteburuko programa
À¯'ƒ'¨Oñati: 2019/02/22an À¢'€'" 22:00etan eta Euskal
Telebistaren bidez
Retegi BI À¢'€'" Erostarbe..........?
Jaka À¢'€'" Garmendia................?
Urrutikoetxea À¢'€'" Aretxabaleta.........................?
Elezkano II À¢'€'" Rezusta...........?
À¯'ƒ'¨Ataun: 2019/02/23an À¢'€'" 17:45 etan
(nor Olaizolaren ordez?) À¢'€'" Albisu...................................?
Irribarria À¢'€'" Zabaleta.............?
À¯'ƒ'¨Labrit - Iruñea: 2019/02/23an À¢'€'" 17:45etan
Ezkurdia À¢'€'" Ladis Galarza....?
Artola À¢'€'" Mariezkurrena II.....?
À¯'ƒ'¨Atano III - Donostia:
2019/02/24an À¢'€'" 17:00etan eta Euskal Telebistan zuzenean
Mendizabal III À¢'€'" Tolosa........?
P.Etxeberria À¢'€'" Untoria..........?
Altuna III À¢'€'" Martija...............?
Bengoetxea VI À¢'€'" Imaz..........?
Dario À¢'€'" O. Etxebarria...........?
Elordi À¢'€'" Ruiz.........................?










