Inbido | 2019ko Otsailaren 21a

Belgikako ihauteriak

Muslaria

"Gilles" famatuak
Gilles%20famatuak

Azken bi aste horietan, lehenik ibiliak gira Hego-Ameriketan eta gero Alemanian, beti gai bera gogoan, ihauteriakari egiten diren besta bereziak. Aldi huntan ere beretik segitzen dugu Belgikako ihauteriak aipatuz. Aipatuenak, aspaldian fama handia badutenak, Hainaut eskualdean muntatzen dituztenak eta bereziki Binche herrian. Hau jendetzaz Miarritzeren heineko hiri bat da. Ainitz espantu egiten dute betidanik beren ihauteriaz. Hauxe diote deplauki: "gure ihauteria munduan bakarra da hoin ederra, Binche herria bera ere munduan ederrena delarik"... Edo bestela erraiteko: "Kukuruku, nor gira gu? Binchetiarrak gira gu!" Paper zaharren arabera hamalaugarren mendean hasi zen hor gaindi jendea azkarki mozorrotzen Hauste aitzineko egunetan. Orai ere besta handienak keinka hortan egiten dira, hiru egunez segidan, bainan ibilaldi airos batzu muntatuz ere lehentxago, sei astez segidan, zernahi musikari talde partaide. "G i l l e s" delakoak I b i l a l d i e - tan agertzen den pertsonai bereziena, "Gilles" deitzen dutena, españolek ekarri omen zuten, historialariek hala diote, eta hori hamaseigarren mendean, españolek hain xuxen menperatua atxiki zutelarik eskualde hori. Funtsean, Gilles izena bera Gil español izenetik jina ditake. Gilles horiek zonbait egunez ikusten dira lekuka bainan Binche hirian berean bakarrik Astearte-Gizen edo Astearte-Ihautez. Gilles horiek gizonak dira. Aurpegia mozorrotzen dute ezkoz untsa estaliz. Jauntzi koloretsu batzu badituzte, gorri, hori eta beltz. Gapelu handi bat buruan, untsa pisua, hiru kilo inguru. Gerriko lodi bat, larruzkoa, joare ttipi batzuekin. Oinetan, zurezko eskalapoinak, eta eskalapoin horiekin ez dute laster handirik egiten ahal! Familientzat, ohore bat da etxeko norbait "gilles" izaitea. Binche herriko ibilaldian, badira ehunka. "Gilles" horiek badituzte beren lege bereziak arta handienarekin begiratu behar dituztenak, bestenaz kanpo igorriak izaiten ahal! Lehen behar zuten Binche herrian berean sortuak izan. Lege hori iragan mendean goxatua da, han sortuak badira hobe segur bainan bost urte hartan han bizi direnak onartuak dira. Lege bat nehork ez jakin zergatik finkatua izana den: "gilles" bat, bestarat sartuz geroz, eta bestan dagoeno, ez da behin ere nihun jartzen ahal. Edo xutik egon behar du, edo etzanik, edo belauniko, bainan ez da jartzen, nun ez den xoko batetarat joaiten, nehork ikusiko ez duen tokirat... Beste debeku bat: "gilles" denak ez du mozkortu behar! Beste pertsonai berezi batzu ikusten direnak, "Mam'selles" delakoak: gizon batzu dira emazte jauntzitan, bainan jauntzi horiek ahal bezen irringarriak... Bestalde oraino, "Arlequins" deitzen dituztenak, haur eta nerabeak, gaitzeko soineko koloretsuekin... Batzu eta besteekin zernahi musikari izaiten da eta hogoi bat aire berezi entzuten dira, espresuki ihauteriakoak izaiten direnak... Tipula botaka... B e l g i k a n gaindi, beste toki frangotan ospatzen da ihauteria. Alost herrian, mozorrotuak direnak tipula botaka artzen dira bazterretik so daudeneri. Lekuka ikusten dira "jeannettes" deitzen dituzten batzu, Bincheko "mam'selles" heien idurikoak, gizonak dira emazte arropekin bainan gaitzeko gauza itsusiak ere erraiten dituzte nornahiri, nehork ez hori gaizki hartu behar, urtean aldi bat dela hori hola haizu. Malmedy herrian, beste berezitasun bat gu ez gaituena batere harritzen; ibilaldian berekin eremaki dute "Haguette" delakoa, gaitzeko bazter nahaslea omen dena. Besta bururatzean, erretzen dute, besterik ez duela merexi! Hots, izena ez du berdina bainan badu gure Zanpantzar gaizoaren eite handia! Ihauteria handia egiten da ere Eupen hirian bainan Alemaniako molde bertsuan, karro apainduekin. Ez da harritzeko, Eupen Alemaniako mugan da eta gainerat alemana da ere hango mintzaira.

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3487. zbk

Gobernuaz guti mintzo bada jendea, gobernu hori frango ona izan behar da

(Jean Jacques Rousseau)

Gure Hitza | 2019/02/21

Eguzki izpia

Peio Jorajuria

Mundu nahasi eta zurrunbilatsu huntan, gauzak gehienetan alde ilunetik ikusten ditugu, iluna are ilunago bilakaraziz. Hedabideak ere frangotan hortara lerratzen gira. Bai, baldin badugu ere ezkor izateko arrazoinik nasaiki, egia da inguruan senditzen dugun giro hitsak soberasko harenganatzen gaituela askotan, brastakoan harrapatzen, berri txarrenetara lerraraziz, onak ere alta badirelarik, eta guk uste baino gehiago, ardurago ikus genitzakeenak begiak behar diren bezala idekitzen bagenitu bederen. Berri on horietarik daukat berrikitan frantses telebistak zabaldu duen oren erditsu bateko erreportaia. Perla bat, eguzki izpi gozagarria. Donibane Lohizuneko Lucien Castagnède enbaldituaren historia zaiku kondatua izan "Le périple de Lucien" dokumentalean. Gaztetan, auto istripu baten ondotik paraplegiko gelditu zen, bi zangoen balioa galdurik. 20 urtetan jarleku errotadunean ibiltzera behartua! Geroztik 50 urte iragan dira, eta Donibandarra ez da segurki alferrik egon. Istriputik...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE | tel: 05 59 25 62 85 | herria@wanadoo.fr

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016