Gogoa hazi | 2019ko Otsailaren 21a

Falta zen hitza!

Johanes Bordazahar

.... Zuhaitza fruitutik ezagutzen da.(Mt 12, 33) Oihanarekin esker txarrekoa izan da euskalduna. Gure arbaso lehenak oihanekoak ziren, oihana errautsirik utzi arte. Erran nahi dut sua menperatu zutenaz geroztik oihanaren handiena erre zutela eta lurra labakitu, hazkuntza eta laborantza plantatzeko. Nahiz oihanak urririk oparitzen zizkion zur, ezkur, pagatxa, gerezi, onddo, sugai, aterbe eta ihizi, beste hainbeste ontasunen artean! 7000-6000 urte J.K. aitzin, jadanik Txinan aipatua, berdin gure bazterretan gertatua izaten ahal zatekeen. Irudika ezazu Izturitzeko bazterretan gizasemea, suharrizko aizkora (aitz-gora?) eskuetan brauki gaztainondo gazte bat mozten hasten. Gaztainondoari azken ukaldia emaiterakoan, aizkora- -harria giderretik firrindan eskapatu zaio. Hortan gure egurgilea irriz karkailaka. Irriak baduke zerbait onik, ezen, giderra eskuetan, hor gelditu baita, pentsaketa, arbolari egin zauriari begira. Gizasemeari zer piztu zaion isilune sakratu hortan, nork erran? Dena den, gaztainondo gazteari, bere zaurian, saku bat egin dio gain behera. Saku hortan gaztain xotx gazte zorrotz bat finki sartu dio, azalari datxikola, buztinez emokatuz. Azkenik bi parteak sinbiosian larru uhalez finki inguraturik utzi ditu. Eta? Astiro-astiro, gaztainondo xaharrak adar gazteari bizi eman! Orain, aldaska gaztea erro zahar sendoarekin bere hoberena ematen ari! Horrela zuten bi-biek sortu naturak berak ezin zezakeen egite baliosa eta une berean, euskarak asmatu zuen falta zitzaion hitz berria: TXERTOA! Ez ote da horrelakoa izan euskararen bizi iraupena: mendez-mende, euskara tokian tokikoeri eta garaian garaikoari egokituz joanez. Hitz berriak egitura zaharrari txertatuz. Hala nola, 1968az geroztik, batua euskalkieri. Euskarak txertagaiaren sendotasunari À¢'€'" euskalkieri À¢'€'" anitz zor dio. Gure elkarbizitzan, badugu bizitzeko euskal modu bat, jendetasun berezi bat, gure-gurea duguna, sustraitua, girena egiten gaituena. Mintzairak dauzkigu nagusiki kultura eta bizikidetza moldatzen baina ez bakarrik, bizi dugun fedearen aitorpenak ere egituratu gaitu... Beste gaurko berrikuntzetan: kantan, laborantzan, kooperatiban, etxegintzan eta hainbeste alor gaurkotuetan... sumatzen ditugu gure oinarrizko sustrai herrikoiak. Bestela erranez: soka berria soka zaharrari ehunduz goaz. Beraz, hari beretik segituz, garaia da euskal Elizak ere bere obretan, elizkizunetan, eta ministeritzetan (P. Ospital Herria N° 3371) adarburu berriak txerta ditzan oraino sendo dagon enborrari. Zaharkitua duguna gaurkotuz. Bai, badakigu Eliza arbola berezia dela. Arbola buruz behera landatua, erroak, zeruetan eta Erroman dauzkana baina ere lurretik hazten dena. Lurtarra. Zerua urruna da, mugagabea, hango eremuetan ezin dugu gure zuhaitzik hazi. Baina Eliza zerutik bezainbat lurretik bizi baita, gaurko gure euskal Elizak adar zahar frango mozkintzekoak, kimutzekoak ditu eta gazteak txertatzekoak. Baina gauza bat argi da: ez da xertorik eginen zauririk gabe.

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3487. zbk

Gobernuaz guti mintzo bada jendea, gobernu hori frango ona izan behar da

(Jean Jacques Rousseau)

Gure Hitza | 2019/02/21

Eguzki izpia

Peio Jorajuria

Mundu nahasi eta zurrunbilatsu huntan, gauzak gehienetan alde ilunetik ikusten ditugu, iluna are ilunago bilakaraziz. Hedabideak ere frangotan hortara lerratzen gira. Bai, baldin badugu ere ezkor izateko arrazoinik nasaiki, egia da inguruan senditzen dugun giro hitsak soberasko harenganatzen gaituela askotan, brastakoan harrapatzen, berri txarrenetara lerraraziz, onak ere alta badirelarik, eta guk uste baino gehiago, ardurago ikus genitzakeenak begiak behar diren bezala idekitzen bagenitu bederen. Berri on horietarik daukat berrikitan frantses telebistak zabaldu duen oren erditsu bateko erreportaia. Perla bat, eguzki izpi gozagarria. Donibane Lohizuneko Lucien Castagnède enbaldituaren historia zaiku kondatua izan "Le périple de Lucien" dokumentalean. Gaztetan, auto istripu baten ondotik paraplegiko gelditu zen, bi zangoen balioa galdurik. 20 urtetan jarleku errotadunean ibiltzera behartua! Geroztik 50 urte iragan dira, eta Donibandarra ez da segurki alferrik egon. Istriputik...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE | tel: 05 59 25 62 85 | herria@wanadoo.fr

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016