Herriz Herri - Baigorri (NB) | 2019ko Otsailaren 21a

Baigorri

Baigorri

SANTIBATE

otsailaren 23an, ibiakoitzez arratsaldeko 6etan, abiatzea trinketetik musikari, dantzari, bertsulari, zirtzil eta elanbruekin! Ibilbidea Bixentainian bukatuko da! Santibateren kari deneri idekiak diren dantza eta kantu errepikak proposatuak zauzkizue otsailaren 16 eta 23an goizeko 10etan Plaza Xokon.

Bi sortze

Okozen bizi diren Maitena Biscay eta Gexan Costeraren etxean bigarren haurra sortu da; aldi huntan neskatoa, Elorri eman dakote izena. Elizaren ondoan bizi diren Elodie Ola eta Guillaume Ospitalen etxean muttiko bat sortu da; Mateo deitu dutena. Opa diegu bizi luze bat haur sortu berrier eta zorionak burasoer!

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3487. zbk

Gobernuaz guti mintzo bada jendea, gobernu hori frango ona izan behar da

(Jean Jacques Rousseau)

Gure Hitza | 2019/02/21

Eguzki izpia

Peio Jorajuria

Mundu nahasi eta zurrunbilatsu huntan, gauzak gehienetan alde ilunetik ikusten ditugu, iluna are ilunago bilakaraziz. Hedabideak ere frangotan hortara lerratzen gira. Bai, baldin badugu ere ezkor izateko arrazoinik nasaiki, egia da inguruan senditzen dugun giro hitsak soberasko harenganatzen gaituela askotan, brastakoan harrapatzen, berri txarrenetara lerraraziz, onak ere alta badirelarik, eta guk uste baino gehiago, ardurago ikus genitzakeenak begiak behar diren bezala idekitzen bagenitu bederen. Berri on horietarik daukat berrikitan frantses telebistak zabaldu duen oren erditsu bateko erreportaia. Perla bat, eguzki izpi gozagarria. Donibane Lohizuneko Lucien Castagnède enbaldituaren historia zaiku kondatua izan "Le périple de Lucien" dokumentalean. Gaztetan, auto istripu baten ondotik paraplegiko gelditu zen, bi zangoen balioa galdurik. 20 urtetan jarleku errotadunean ibiltzera behartua! Geroztik 50 urte iragan dira, eta Donibandarra ez da segurki alferrik egon. Istriputik...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE | tel: 05 59 25 62 85 | herria@wanadoo.fr

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016