Herriz Herri - Irisarri (NB) | 2019ko Otsailaren 21a
Dolu
Baiguratik
Otsaileko hilabete hunek ere urtarrilak kutsadura balu bezala segitzen dauku sail beretik. Aldi huntan Marie-Léonie Biscay zauku itzali 76 urtetan biziaren gogortasuna untsa ezaguturik. Familiaturik 3 haurren ama, hirugarrenaz esperantzetan zelarik, galdu zuen senarra bide istripu batean, bere biziko kolpea hartzen zuela. Bere buraso eta 4 haurrideen elkartasunaren sustenguarekin altxatu ditu ohorezki bere 3 semeak eta bizi bidean ezarri ditu ezagutu behar den merezimenduarekin. Otsailaren 11n iragan dira hunen ehorzketekako elizkizunak familiako eta adiskideek osatu biltzar eder baten bildutasun eta kartsutasunean. Orain bizitzan jasan pairamenen ondotik goza dezala Marie-Léoniek bakezko pausua eta uzten dituen 3 seme eta familiako guziek onar ditzatela gure adiskidantzako goraintzi kartsuak.










