Herriz Herri - Aiherra (NB) | 2019ko Otsailaren 21a

Aiherra

Sortze: Antton Xan eta Patxi Beñat parezkakoak

Joan den otsailaren lehenean Bide Xolan-eko Myriam Ortiz eta Cedric Noblia andere-jaunek ongi etorri egin zioten 2 seme sortu berriri. Parezkakoak Antton Xan eta Patxi Beñat izendatu dituzte. Segur Andoni seme zaharrena lorietan dela. Bizi atsegin batez goza ditela eta zorionak hauen buraso eta anaiari.

Igandean, 31. mus zoin gehiagoka, Denen Etxean

Otsailaren 24an, igande arratsaldean, eskola girixtinoko burasoek gomitatzen gaituzte, antolatzen duten mus zoin gehiagokara. Hau, antolatzen dute urte guziz garai berean, eta aurtengoa hogeita hamekagarrena da. Denen Etxean (15:00), izena emaitea (14:00) eta honekin betan 12 euro ordaindu beharko da. Txapeldunentzat, 700 euroko saria eskainiko da, eta finalistentzat 250 eurokoa. Beste sari andana bat ere banatuko dute, tokiko enpresa edo ofizialeen laguntzari esker. Ez ahantz, arratsalde guzian edari, talo ta matahami antolatzaileek salduko dutela. Eta usaian bezala, arratsaldearen ongi bururatzeko, tokian berean afaltzen ahalko da 10 eurotan (arraultze moleta artekiarekin eta deserta), (19:00). Ongi etorri deneri!!

Urte saria SOS laborari elkarteari, otsailaren 22a aitzin

SOS Laborari taldeak, hau da laborarien ordaintza zerbitzua, jakinarazten dauku laborari bakoitzak urte saria otsailaren 22a aitzin ordaindu behar duela. Aihertarrek urtesaria Jean-Marie Dartaguiette Etxaikoari, Pascal Minjou Etxebazterrekoari edo Graxi Beyries Garraldakoari helarazi behar diete, eta izturiztar laborariek Patrick Bidart Urrutikoari edo Sylvain Donapetry Mendiburukoari. Urtesari honen heina hau da: 50€ etxalde buru edo kideentzat, 35€ ezkon-lagun edo familiako laguntzaileentzat.

Agenda kargatua Aiherran urte hastapen honetan

À¢'œ'" Otsailaren 24an, igandean, eskola giristinoaren mus lehiaketa, sari anitzekin.

À¢'œ'" Apirilaren 6an, Freedom for Aiherra: 8. edizioa, herritarren bazkariarekin hau larunbat eguerditan Denen Etxean izanki lekuak erreserbatzeko: 06-67- 58-37-24 eta 06-70-26-22-63, gero 5 orenetarik goiti, dantza ikusgarri eta kontzertuak 6 taldeekin: (18:30) Foisis Jauna, (20:00) The Very Small orkestra taldea, (21:30) Tokank La Polla, (23:00) Nogen, (00:30) Des Kontrol taldea, (2:00) Trikizio.

À¢'œ'" Apirilaren 7an, igandean, (12:30), KORRIKA Aiherratik pasatuko zaigu.

À¢'œ'" Ekainaren 14, 15, 16 eta 17an Aiherrako pestak

3. adinekoen biltzar nagusia, asteazkenean, otsailaren 27an

"Goiti Aire" deitu 3. adinekoen elkarteak, bere urteko biltzar nagusia, otsailaren 27an, hots asteazkenean eginen du Denen Etxeko gela ttipian. Kide guziak gomitatuak dira, bai eta ere oraino partaide ez diren 3. adinekoak, esperantzarekin haatik laster sartuko direla elkartean. Hona nola pasatuko den eguna: (10:30) urte sarien biltzea, ondotik biltzar nagusia (11:30). Aipagaiak hauek dira: urteko harat hunaten berri emaitea, diru kontuak, kontseiluko kideen arraberritzea eta gai ezberdinak. Biltzarretik landa, denak gomitatuak dira bazkari on baten hartzera, Auxotea ostatura. Xehetasun gehiagorentzat, elkarteko lehendakaria den Jeanne Aguerre anderea deitzen ahal duzue 06.71.54.96.86ra. Ongi etorri deneri!

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3487. zbk

Gobernuaz guti mintzo bada jendea, gobernu hori frango ona izan behar da

(Jean Jacques Rousseau)

Gure Hitza | 2019/02/21

Eguzki izpia

Peio Jorajuria

Mundu nahasi eta zurrunbilatsu huntan, gauzak gehienetan alde ilunetik ikusten ditugu, iluna are ilunago bilakaraziz. Hedabideak ere frangotan hortara lerratzen gira. Bai, baldin badugu ere ezkor izateko arrazoinik nasaiki, egia da inguruan senditzen dugun giro hitsak soberasko harenganatzen gaituela askotan, brastakoan harrapatzen, berri txarrenetara lerraraziz, onak ere alta badirelarik, eta guk uste baino gehiago, ardurago ikus genitzakeenak begiak behar diren bezala idekitzen bagenitu bederen. Berri on horietarik daukat berrikitan frantses telebistak zabaldu duen oren erditsu bateko erreportaia. Perla bat, eguzki izpi gozagarria. Donibane Lohizuneko Lucien Castagnède enbaldituaren historia zaiku kondatua izan "Le périple de Lucien" dokumentalean. Gaztetan, auto istripu baten ondotik paraplegiko gelditu zen, bi zangoen balioa galdurik. 20 urtetan jarleku errotadunean ibiltzera behartua! Geroztik 50 urte iragan dira, eta Donibandarra ez da segurki alferrik egon. Istriputik...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE | tel: 05 59 25 62 85 | herria@wanadoo.fr

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016